Berriak

Abian da IKEIren laguntza teknikoa, ILUNION ACCESIBILIDAD enpresarekin lankidetzan, Euskadiko Irisgarritasun Unibertsalaren Estrategiaren lehen Ekintza Plana ezarri eta horren jarraipena egiteko

Proiektua Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak eskatuta egiten da, eta hainbat jarduera-eremu hartzen dituzten ekintzak abiaraztea jasotzen du, hala nola aisialdia, osasuna, kultura, justizia, turismoa edo garraioa.

Ekintza Planean jasotako 41 ekintzen jarraipenaz gain, IKEI-ILUNION ACCESIBILIDAD taldeak Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluarekin, ISEKekin, lankidetzan jardungo du bere ardurapeko 19 ekintzak ezartzeko eta gauzatzeko.

Horien artean, azpimarratzekoa da Irisgarritasunaren Euskal Behatoki berria sortu dela, pertsona guztiek ingurune, produktu, zerbitzu eta informazioak modu aske eta autonomoan eskuratzeko eta erabiltzeko duten eskubidea gauzatzeko neurrien bilakaera aztertuko duena.

Proiektua gauzatzeko, IKEIk ILUNION ACCESIBILDADekin lan egiten du, inguru guztietan irisgarritasunaren merkatuan liderra den konpainiarekin, eta talde aditu eta osagarri bat eratu du, proiektua behar bezala garatzen dela bermatzeko.

Udalek irisgarritasun unibertsalaren arloan estrategia honen ezarpenean duten zereginean sakontzeko, ekainaren hasieran azalpen-saio webinar bat antolatu zen. Bertan, gainera, proiekturako sortutako tresna/formularioa aurkeztu zen, irisgarritasunaren arloan informazioa biltzeko metodo gisa balio duena.