Berriak

IKEI InnoBasquerekin lankidetzan ari da berrikuntza-kasu praktikoen deialdian

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, emaitza onak dituzten berrikuntza-kasuak bilatzen ari da. Kasu hauek, gutxienez berrikuntzarako hiru aukera-eremu hauetako batekin lotuta egon beharko dira:

  • Eraldaketa digitala
  • Iraunkortasuna
  • Konpromisoa eta eraldaketa soziala

IKEI InnoBasquekin lankidetzan ari da kasu horiek identifikatu eta formalizatzen. Azaroan izango den Global Innovation Day-ren  hurrengo edizioan aurkeztuko dira sei proposamen onenak, eta hautatutako kasu guztiak Kasu Praktikoen Banku batean sartuko dira.

Informazio gehiagorako: Innobasque.eus