Berriak

IKEIk Euskadiko jaiotzek izan duten bilakaera aztertu du EITB mediarako

2020ra arte Euskadin izandako jaiotzak (Eustat) eta 2021eko lehen hiruhilekoari dagokion estimazioa (EIN) jasotzen ditu. Guzti hau, gurasoen adinaren bilakaerarekin eta ama atzerritarren ekarpenarekin osatzen da.

Pandemiaren urteak ez du joera hautsi eta jaiotzak gerraosteko mailaraino jaitsi dira; labur esanda, gero eta haur gutxiago jaiotzen dira Euskadin. 

Hauxe izan da jaiotze-tasan oinarritutako EITB Data ekimenean jasotako emaitzetako bat.  Errealitate honen hainbat alderdi azaltzen ditu, eta Euskadik inguruko beste herrialde batzuekiko duen posizioa ezartzen du.