Berriak

IKEIk sagardoaren merkatuari buruz egindako azterketa sektoriala aurkeztu da

Hazi Fundazioak sustatuta, Euskadiko sagardo sektorearen aintzatespena lantzen du azterlanak. Helburua da informazio-base erabilgarri bat izatea euskal produktuaren posizionamendua hobetzen lan egiten duten eragile publiko eta pribatuentzat.

Txostenean sektoreak Estatuan eta Euskadin dituen zifra nagusiak jaso dira, eskaintzaren eta eskariaren ikuspegitik. Lortutako emaitzek ekoizle eta kontsumitzaileen tipologia erakusten dute, baita sagardoaren salmentaren eta kontsumoaren joerak ere. 

Horrez gain, sagardotegiei egindako kontsultaren emaitzak ere jaso ditu, sektorearen erronkak ezartzen dituztenak, eta, egungo egoera ikusita, Covid-19k negozio-jardueraren garapenean duen eragina. 

Txosten sektorial hau Euskadiko sagardotegien sektoreari aurkeztu zaio.