Berriak
“Eskatu ahalako lana”: autonomia edo ezegonkortasuna
Eurofund Fundazioarekin (Bizi- eta Lan-baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioa) batera aritu da IKEI "Work on demand: Recurrence, effects and challenges" txostena (Eskatu ahalako lana: Errepikakortasuna, ondorioak eta erronkak) egiteko lanean. Eskatu ahalako lana eta horrek dakarrena aztertu dituzte.
Txostenean eskatu ahalako lanarekin (ingelesez “work on demand) lotutako zenbat alderdi aztertu ditugu. Askotan, bi aldeei mesede egiten dien egoera gisa aurkezten zaigu eskatu ahalako lana: batetik, langileek lana haien behar pertsonaletara (ordutegiak, zamak...) egokitzeko aukera dute eta, bestetik, enpresek lan-indarra dituzten beharretara egoki dezakete. Praktikan, ordea, eskatu ahalako lanak ondorio txarrak ekar diezazkieke langileen lan-baldintzei zein enpresen negozio-ereduari. Bestela esanda, eskatu ahalako lanak lan-merkatuaren malgutasuna eta egokigarritasuna sustatzen ditu, baina aldi berean, sortutako enpleguaren kalitatea zalantzagarria da.
Badirudi, azken urteetan, handitu egin dela Europan laneko malgutasun horren alde egiten duten kontratuen kopurua (adibidez, “zero ordu” kontratuak, aldi baterako kontratu labur-laburrak edo kontratu komertzialak, bai besteren kontura, bai lan autonomorako formulen bidez). Joera horrek lan ezegonkorraren inguruko eztabaida zabala ekarri du Europara eta eztabaida horrek herrialdeei lagun liezaieke eskatu ahalako lana hobeto kudeatzen lagunduko duten neurriak eta politikak diseinatzen.
Hemen dakarkigun txosten honetan daude jasota EBko 11 estatu-kidetan eta Norvegian egin den azterlanaren emaitzak. 2018ko urte amaieran argitaratutakoa da azterlana. Ondorioetan, txostenak dio eskatu ahalako lana kontu handiz ikuskatu behar litzatekeela, zabaltzen ari diren lan-ezegonkortasuneko moduen artean, gehien zabaltzen ari denetako bat delako. Datu kuantitatibo fidagarrik izan ez arren, eginiko kalkuluen arabera, eskatu ahalako lana areagotu egingo da datozen urteetan, Europako eta nazioarteko ekonomiaren bi joera nagusiak direla eta: globalizazioa eta lineako zerbitzuak ematen dituzten hornitzaileen garapena. Hori horrela, gai honi heltzeko abian jarri beharreko neurrien artean dago bereiztea laneko malgutasuna zer kasutan den laneko autonomiaren sinonimo eta zer kasutan erakusten duen laneko ezegonkortasuna.
Txostena, osorik, hemen deskarga daiteke (Eurofound-en webgunetik):
https://www.eurofound.europa.eu/es/publications/report/2018/work-on-demand-recurrence-effects-and-challenges
-
IKEIren parte-hartzea Soldata Berdintasunaren aldeko Foroan, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta El Correo-k antolatua, Soldata Berdintasunaren aldeko Europako Eguna dela eta
Yimbi Bilbao aretoan egin da foro hau. Bertan, soldata-arrakala eragiten duten faktoreak aztertu dira, baita lan-eremuan genero-desberdintasuna saihesteko neurriak eta jardunbide egokiak ere.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk San Migel auzoko (Basauri) higiezinen merkatuaren prospektiba bat egin du, biztanleriaren behar sozialen azterketa zehatz baten bidez
BIDEBI BASAURI Basauriko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako Udal Sozietate Publikoak eskatuta, azterlanaren helburua da San Migel mendebaldean aurreikusitako hirigintza-jarduketa garatzeko erabilgarri dauden lurzatien...
Irakurri gehiago >
-
BasqueFIK sortu da, IKEI erakunde sustatzaile gisa duen Euskadiko finantza-kluster eta inbertitzaile berria
Irabazi-asmorik gabeko elkarte berria da, eta euskal ekonomiaren finantza-ekosistema eta inbertsio-ekosistema eraldatzea du helburu, enpresa- eta industria-sarearen lehiakortasun iraunkorrari laguntzeko, eta lurralde-ongizatea...
Irakurri gehiago >
-
IKEIren laguntza teknikoa Ekonomia Zirkularra sustatzeko Automobilaren Salmenta eta Salmenta Ondoko sektoreko enpresa-balioaren katean Gipuzkoan
Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren "EKONOMIA ZIRKULARRA" programaren laguntza izan du, eta AEGA Gipuzkoako Automozio Enpresarien Elkarteko bazkideei aukera eman die Trantsizio Ekologikoaren gakoei buruz ikasteko eta...
Irakurri gehiago >
-
Bat-egiteak eta eskuratzeak (M&A): 2023ko balantzea
M&A-ren merkatu nazionalaren jarduerak 2023ko ekitaldia inbertsio-erritmoaren uzkurtzearekin amaitu zuen, bai itxitako eragiketen kopuruari dagokionez, bai batez besteko inbertsio-bolumenari dagokionez ere (-%19,1 eta -%54,4,...
Irakurri gehiago >
-
POCTEFA programaren mendebaldeko eremu funtzionalaren estrategia, IKEIren laguntzarekin egina, 14,8 milioi euroko deialdi batean zehaztuko da, mugaz gaindiko lankidetzako proiektu egituratzaileetarako.
POCTEFA 2021-2027ren programazio-aldi berriak berritasun gisa aurkezten du EGEF funtsen lurraldekatze-maila handiagoa, 5. Helburu Politikoaren bitartez: «Bere herritarrengandik hurbilago dagoen Europa», eta haren garapena, arlo...
Irakurri gehiago >
-
25N. Día Internacional de la eliminación de la violencia contra las mujeres
En la semana internacional de la eliminación de la violencia contra las mujeres, desde la Comisión de Igualdad de IKEI se ha lanzado una campaña de concienciación que invita a reflexionar sobre la violencia machista y que aporta...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk Laneko Osasun eta Segurtasunerako Europako Agentziarentzat (EU-OSHA) garraioaren eta biltegiratzearen sektoreko laneko osasunari eta segurtasunari buruz egindako txostena argitaratu da
Azterlanak, "Lana Garraioaren eta Biltegiratzearen sektorean: Arrisku Berriei eta Emergenteei buruzko Europako Inkestaren (ESENER) datuak" izenekoak, Garraioaren eta Biltegiratzearen sektorean laneko segurtasun eta osasunerako...
Irakurri gehiago >
-
IKEIren parte-hartzea CEBEKek antolatutako "Nola prestatu nire enpresa kapitalean inbertitzaile bat sartzeko" jardunaldian
Esteban Barreneche-ak eta Luis Villanueva-k finantza, balorazio, merkataritza, zerga eta enpresen transmisio prozesuei buruzko gaiak jorratu zituzten hitzaldian.
Irakurri gehiago >
-
IKEIren parte-hartzea "Hurbileko merkataritza Gaztela eta Leonen" jardunaldian, sektoreak dituen zailtasunak eta etorkizuneko erronka nagusiak aztertzeko
Bere hitzaldian, Félix Gorospek txikizkako merkataritzaren errealitate berriari buruz hitz egin zuen, eta digitalizazioak eta denbora errealean kudeaketaren datuak ezagutzeak sektorearen errealitate berriari aurre egiteko duten...
Irakurri gehiago >
-
BALIO Managing Partners arrisku-kapitaleko kudeatzailea eratu da, eta sustatzaileen artean IKEI dago.
CNMVk arautzen duen Sozietate Kudeatzailea da, eta inbertsio-ibilgailu alternatiboak kudeatzea du helburu. Inbertsio-enpresa, enpresaburu eta profesional multzo batek sortzen du, enpresa-inbertsioaren eta -kudeaketaren esparruan...
Irakurri gehiago >
-
IKEI eta unibertsitateko prestakuntzan laguntzeko praktiketako ikasleak izateko konpromisoa
Enpresaren Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren barruan, IKEIk urteak daramatza ikasleak eta graduatu berriak izaten praktikak egiteko (kurrikulumekoak edo kurrikulumetik kanpokoak), Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateekin...
Irakurri gehiago >
-
Auzoetako planak egitea sustatzea, hori baitzen Irunen egindako azterketa soziologikoaren gomendio nagusietako bat, udalerriko 17 auzoen errealitatea eta haien gizarte-premiak ezagutzeko.
Azterlanak hainbat jarduera-gomendio identifikatzen ditu, auzoekiko harremana, hiri-ingurunearen kontserbazioa eta mantentzea, hiriko mugikortasuna hobetzea eta zerbitzuen eta ekipamenduen sarea bultzatzea helburu dutenak,...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk, Euskadiko Parke Teknologikoarekin (PARKES) lankidetzan, "Enpresa-aliantzak" jardunaldia emango du Donostiako campusean
Luis Villanuevak eta Joanes Alkortak irailak 20ean emandako jardunaldian, enpresa-aliantza bat diseinatu, abian jarri eta kudeatzeak dakartzan galdera eta berezitasun askori erantzun zaie.
Irakurri gehiago >
-
Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2023ko bigarren lauhilekoaren balantzea
M&A-ren merkatu nazionalaren jarduerak (eragiketa itxien kopuruari dagokionez) bultzada hartu du 2023ko bigarren lauhilekoan, eta aurreko ekitaldiko aldi beretik ikusitako beheranzko joerari amaiera eman dio.
Irakurri gehiago >
-
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendaritzak eta Alokabidek, IKEIrekin lankidetzan, alokabizi proiektua aurkeztu dute EHUko Udako Ikastaroetan
Ikastaroa abuztuaren 31ean eta irailaren 1ean egin da Donostiako Miramar Jauregian eta aurrez aurre eta online formatua uztartu dira.
Irakurri gehiago >
-
Europako ETEek hurrengo urteetan izango duten bilakaera ekonomikoari buruzko ENSR bigarren txostena argitaratu da, IKEIk Europako beste bazkide batzuekin lankidetzan egina
IKEIk, Panteia, Oxford Research Baltics eta gainerako ENSR sarearekin (Ikerketa Sozial eta Ekonomikoko Europako Sarea) lankidetzan, ENSR bigarren txostena argitaratu berri du, Europako enpresa txiki eta ertainek sektore mailan...
Irakurri gehiago >
-
IKEI Integrazio Ekonomikorako Erdialdeko Amerikako Bankuarekin (BCIE) lankidetzan ari da Argentinarako Herrialde Estrategia prestatzen
"2023–2027 Argentinako Herri Estrategia" tresna operatiboa da BCIEren plangintza estrategiko instituzionala Argentinaren garapen ekonomiko eta sozialaren behar eta lehentasunekin lotzeko.
Irakurri gehiago >
-
IKEI GAIAren Zuzendaritza Batzordean sartu da
Euskadiko Jakintzaren eta Teknologiaren Industrien Klusterrak bere 40. urteurrena ospatuko du eta Zuzendaritza Batzordea berrituko du. IKEIk Esteban Barrenechea zuzendari nagusia izango du ordezkari. Izendapena ekainaren 1eko...
Irakurri gehiago >
-
“Digitalizazioa merkatuek gainditu gabeko irakasgaietako bat da, eskaintza kontsumitzaile fisikoen beharretara egokitzeaz gain”: IKEIk hornidura-merkatuei buruz duen ikuspegia El País Negocios egunkariko artikulu batean
Ekonomia eta enpresa arloko gaurkotasuna duen El Pais-eko negozioak igandeko gehigarriak, IKEIk hornidura-merkatuen egungo egoerari eta erronka nagusiei buruz duen iritziaren berri ematen du artikulu batean,...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk UPV/EHUren Alokabizi udako ikastaroa antolatzen laguntzen du: "alokairu sozialeko etxebizitza babestuen eredu berri baterantz, zerbitzu publiko gisa"
Ikastaroa, aurrez aurre eta online, abuztuaren 31n eta irailaren 1ean emango da Donostiako Miramar Jauregian.
Irakurri gehiago >
-
"Finantzaketa lortzea koiuntura konplexu batean", Pedro Cepeda Coresek Estrategia Empresarial ekonomia- eta enpresa-egunkarian idatzitako artikulua
Artikuluan, Pedrok, IKEIko enpresa-arloko bazkideak, etengabeko ezegonkortasun-ziklo batean aurrea hartzearen, diagnostikoaren eta finantzaketa-estrategien plangintzaren garrantziaz hausnartzen du.
Irakurri gehiago >
-
Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2023ko lehen lauhilekoaren balantzea
Espainiako bat-egiteen eta eskuratzeen merkatuaren jarduera, 2023ko lehen lauhilekoan, azken urteetako abiatze okerrenetako bat izan da, urte arteko % 35,7ko uzkurdurarekin, burututako transakzio kopuruari dagokionez.
Irakurri gehiago >
-
Trantsizio ekologikoa automobilgintzaren sektorean: abian da IKEIren laguntza ekonomia zirkularra AEGA, Gipuzkoako Automozio Enpresarien Elkarteko bazkideen enpresa-balioaren katean integratzeko
AEGAk aspalditik dihardu lanean erakundeekin (Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) elkartekideentzako Trantsizio Plan bat garatzeko. Proiektu hau beste urrats bat da enpresen funtzionamendurako eta kudeaketarako eredu berri bat...
Irakurri gehiago >