Berriak

Europan, industria sektorearen etorkizunaren inguruan Eurofoundek antolatutako jardunaldia

EUROFOUND, Bizi eta Lan Baldintzen Hobekuntzarako Europear Fundazioak, pasa den Apirilaren 11ean Europan Industriaren Etorkizunari buruzko proiektu pilotuaren oinarrizko ematizak aurkeztu ditu, proieku hau Europear parlamentuak proposatutakoa izan da eta EUROFOUNDi eskuordetua Europear Batzordearen bitartez (DG GROW).

Proiektu pilotu honen esparruan, eta azken lau urteetan zehar, hainbat lan eta ikerketa burutzen joan dira, europako industriaren errealitateari eta bere etorkizuneko bilakaerari buruz interesekoak ziren gaien inguruan. Testuinguru honetan, IKEI EUROFOUNDekin elkarlanean aritu da “Born globals and their value chains” txostenaren buruketan, non bere balio kate internazionalak, “born globals” izenekoak, nola ezartzen eta kudeatzen diren aztertzen den, horrez gain, herrialde desberdinetan PYMEen internazionalizaziorako existitzen diren laguntza mota eta neurri publikoak ere aztertzen dira. Proiektu hau Small Business Research Centre (SBRC) Kingstongo Unibertsitatearekin (Erresuma Batua) batera landua izan da eta hemen deskargatu daiteke (Eurofounden web orrialdetik):  www.eurofound.europa.eu.