Berriak

"ENSR Days" 2019: IKEI kidea den Europako ENSR sarearen urteko bilera

IKEI, European Network for Social and Economic Research (ENSR) delakoaren Espainiarako partnerra da 1992az geroztik. Eremu honen baitan, Europako Batzorderentzako eta bere agentzientzako (Eurofound, EU-OSHA, Cedefop, etab.) eta nazioarteko beste hainbat stakeholders batzuentzako, etengabeko jarduera garatzen ari da IKEI hainbat proiektuekin.

Bilera Bruselasen egin zen eta bertan, sarearen Batzorde Betearazlea berritu zen (Antonio Corral bertako kidea da). Batzorde honek, hurrengo hiru urteetarako estrategia onartu zuen (Leveraging collective Wisdom for sustainable growth), baita ekintza-plana ere. Bestalde, Iñigo Isusik Europako sareko lan-metodologiei buruzko workshop bat moderatu zuen.

Informazio gehiago: www.ensr.eu