Berriak

IKEI Photo Contest-en 2. edizioa abian

Enpresa eta gizarteko nazioarteko argazkigintza lehiaketa hau 2017an jaio zen, enpresaren 40. urteurrenarekin batera.

Lehen edizioko arrakastaren ostean, non munduko herrialde askotako 800 argazki baino gehiago jaso ziren, lehiaketako bigarren ediziorako izen emate epea irekita dagoela pozik esaten dugu.

Nahi duen orok, abenduaren 31 arte du bere argazkiak bidaltzeko aukera, IKEI PHOTO CONTEST webgunearen bitartez. Lehiaketak bi kategoria ditu, bizitza gizartean eta bizitza enpresan, parte-hartzaile bakoitzak kategoria bakoitzeko gehienez 2 argazki aurkeztu ditzakeelarik. Parte hartzea, bi kategorietan egin daiteke, edota bietako batean.

Lehiaketan parte hartu eta esperientzia ezin hobea izateko, legezko oinarriak aurrez irakurtzea gomendatzen dizuegu. Irabazleak, datorren urtarrilaren 31n emango ditugu ezagutzera.

Azkenik, lehiaketa hau burutzea posible egiten duten pertsona guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu. Bereziki, María Luisa Memoriala, mendi, natura eta abenturazko nazioarteko txapelketa, antolatzen dutenei.

Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!