Berriak
Donostia bere 2030 Estrategia lantzen ari da
IKEI Donostiako Bulego Estrategikoarekin elkarlanean ari da Estrategia 2030 txostena landuz. Proiektua hiriaren egoera aztertzeko diagnostiko estrategiko batetik abiatzen da eta, eragile ekonomikoekin, sozialekin, kulturalekin, etab. garatutako prozesu parte hartzaile baten bitartez, bere etorkizunean eragina izango duten joera orokorrak aztertzen ditu. Heldu beharreko erronka estrategikoak identifikatzean datza, 2030eko agertokia prestatuz, non gizarte-kohesioa, garapen ekonomikoa eta jasangarritasuna, aldaketa klimatikoaren testuinguruan, giltzarri izango diren.
Estrategiaren eguneraketa hau aurrera eramateko, eta aurretiko pausu gisa, Gizarte Kontseiluak 2016ko apirilean E2020DSS Plan Estrategikoa Eguneratzeko Irizpideak finkatzen zituen dokumentua onartu zuen. Eguneratze Irizpide horien arabera, Plan Estrategiko berriaren berrikusteak hiru lerro nagusi hartu behar ditu kontuan:
- Gizarte-Kohesioa estrategiaren ardatz nagusi gisa hartu behar da, honen barruan, Inklusioa izanik helburua. Baloreak dira arlo honen ardatz nagusi.
- Garapen Ekonomikoa bultzatu behar da hiriarentzat jarduera nagusi diren sektoreak (turismoa, ikus-entzunen sektorea, kultura, merkataritza, gastronomia, zientzia eta teknologia, zerbitzuak enpresentzat,…) garatu/sustatzeko, egungo joeretara egokituz, baina bere idiosinkrasia ahaztu barik, eta sakontzen jarraitu hiriko ikerketa-, berrikuntza- eta garapen-zentroekin loturiko ekintzetan.
- Ingurumena eta Klima Aldaketa. Bultzada indartsua eman behar diogu ingurumena nabarmenki hobetzea ahalbidetzen duten ekimenei eta klima-aldaketaren aurrean egokitze eta arintze mekanismoak eskaintzen dituztenei eta hiriaren ingurumen jasangarritasunean aurreratzen dutenei (mugikortasun jasangarria eta ez-kutsakorra, auzo guztietan kalitatezko eremu publikoak dituen hiri ingurua, zerbitzu publikoen gertutasuna, efizientzia energetikoa, kontsumo jasangarria, etab.).
Eta hau guztia publiko/publiko eta publiko/pribatuaren arteko elkarlanari esker, gobernatzeko modu berrietan aurrera eginez. Hiritarren inplikazio eta parte-hartze handiagoa sustatuz Donostiako bizi-kalitatea hobetzeko bidean, eta baita zerbaiten partaide izatearen eta erantzukidetasun sentimentua indartuz, horrela, hiriko kapital sozialaren eraketa laguntzen delarik.
Informazio gehiago Donostiako 2030 Estrategia Bulegoa
-
Trantsizio ekologikoa automobilgintzaren sektorean: abian da IKEIren laguntza ekonomia zirkularra AEGA, Gipuzkoako Automozio Enpresarien Elkarteko bazkideen enpresa-balioaren katean integratzeko
AEGAk aspalditik dihardu lanean erakundeekin (Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) elkartekideentzako Trantsizio Plan bat garatzeko. Proiektu hau beste urrats bat da enpresen funtzionamendurako eta kudeaketarako eredu berri bat...
Irakurri gehiago >
-
EAEko udalei prestakuntza ematea: "Euskadiko irisgarritasun unibertsalaren euskal estrategia udal-politika eta zerbitzuetan"
Prestakuntza-ekintza IKEIko Mamen Garzok eta Laura Gallok eman dute, ILUNION IRISGARRITASUNArekin eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzarekin lankidetzan. IVAPek...
Irakurri gehiago >
-
Aliantzak Kudeatzeko Jardunaldia ematea, SPRIk EUSKALITekin lankidetzan garatutako Innobideak Prestakuntza prestakuntza-saioen programaren esparruan
Luis Villanuevak eta Joanes Alkortak emandako online jardunaldian, "Aliantzen kudeaketa" izenburupean, enpresa-aliantza bat diseinatzeak, abian jartzeak eta kudeatzeak dakartzan galdera eta berezitasun askori erantzun zaie.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk Laneko Osasun eta Segurtasunerako Europako Agentziarentzat (EU-OSHA) ostalaritzaren eta jatetxeen sektoreko laneko osasunari eta segurtasunari buruz egindako txostena argitaratu da
Ostalaritzaren eta jatetxeen sektoreko lana: Arrisku Berriei eta Emergenteei buruzko Europako Inkestaren (ESENER) datuak izeneko azterlanak ostalaritzaren sektorean laneko segurtasunerako eta osasunerako dauden arrisku nagusiak...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk bere prozesuen bikaintasuna ziurtatu du aurten ere
AENORen auditoretza gainditu du, eta ISO ziurtagiriak berritu ditu arlo hauetan: kalitatearen kudeaketa (ISO 9001:2015), ingurumen-kudeaketa (ISO 14001:2015), eta laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa (ISO 45001:2018).
Irakurri gehiago >
-
Measures to tackle labour shortages: Lessons for future policy -ri buruzko txostena argitaratu da. IKEIk Bizi eta Lan Baldintzak Hobetzeko Europako Agentziarentzat (Eurofound) egina.
Bertan, sektore jakin batzuetako eskulanaren arazoa konpontzeko dauden politika publikoak aztertzen dira.
Irakurri gehiago >
-
Merkataritza-guneetako salmentak % 16,3 hazi ziren 2022an, 2019ko datuak gaindituz, pre-Covid
IKEIk 2022ko urteko txostena egin du Espainiako Merkataritza Zentroen Elkartearentzat (AECC), datu ekonomiko eta sozialen bidez Espainiako merkataritza-guneen errealitatea zehazten duena.
Irakurri gehiago >
-
Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna: zer ikasten dute eta zertan lan egiten dute emakumeek?
Analisiak erakusten duenez, nesken presentzia unibertsitatean bost titulaziotan kontzentratzen da (hezkuntza, erizaintza, medikuntza, gizarte-lana edo gizarte-hezkuntza), eta horietan hamar matrikulatik zortzi inguru dira -ADE...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk LANIKen finantza- eta lege-aholkulari gisa dihardu metalezko egiturak eta osagaiak fabrikatzeko unitatea deszentralizatzen, Eraik Componentes sortuz
Eragiketa honen bidez, LANIKek bezero eta merkatu berrietara zabaltzen du bere fabrikazioa, eta produkzio-hobekuntzen plana berresten du.
Irakurri gehiago >
-
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak “alokabizi: alokairu sozialeko etxebizitza babestuen eredu berri baterantz” jardunaldia antolatu du, zerbitzu publiko gisa, IKEIren laguntzarekin
IKEIk laguntza teknikoa ematen die Alokabideri eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzari alokabizi proiektuaren kudeaketan, antolaketan eta jarraipenean, eta proiektu horren aurkezpen-jardunaldia...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk 2022an M&A-ko 22 eragiketa kudeatu ditu
Gure azken M&A News-en iragarri genuen bezala, eta azken lauhilekoan izandako motelaldia gorabehera, bategiteen eta eskuratzeen Espainiako merkatuak historikoki jarduera-maila altuari eutsi dio 2022an (baita pandemia aurreko...
Irakurri gehiago >
-
“Hondarribian 75 urtetik gorako 2.243 pertsona daude, horietatik 563 bakarrik bizi dira, eta guztizkoaren % 51 ziur dago edo oso litekeena da etorkizunean udaleko gizarte zerbitzuetara jo behar izatea.”
IKEIk Hondarribiko Udalarentzat egindako azterlana aurkeztu da. Azterlan horrek udalerriko adinekoen beharrak aztertzen ditu, eta Udalari aukera emango dio bere gizarte-zerbitzuek gaur egun eskaintzen duten erantzunari eta...
Irakurri gehiago >
-
Zer dakigu ordaintzen ditugun zergei buruz?
IKEIk "Zer dakigu zergei buruz?" txostena egin du, EiTB taldearekin indarrean dagoen lankidetzaren esparruan.
Irakurri gehiago >
-
IKEIK AHOLKUA EMAN DIO ARTEAGA GLOBAL ENTERPRISE, S.Lri OLAZABAL Y HUARTE, S.A. EROSTE PROZESUAN
IKEIk, finantza-aholkulari gisa, ARTEAGA GLOBAL ENTERPRISE SL (ARTEAGA Taldea) akzionistei lagundu dio OLAZABAL Y HUARTE SAren eskuratze- eta integratze-prozesuan.
Irakurri gehiago >
-
Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2022ko balantzea
Espainiako bat-egiteen eta eskuratzeen merkatuak historikoki jarduera-maila altuei eutsi die 2022an, nahiz eta aurreko ekitaldiaren aldean moteldu egin den, eta urteko azken lauhilekoan bereziki islatu da.
Irakurri gehiago >
-
Europako ETEek hurrengo urteetan izango duten bilakaera ekonomikoari buruzko lehen ENSR txostena argitaratu da, IKEIk Europako beste bazkide batzuekin lankidetzan egina
IKEIk, Panteia eta Oxford Research Balticsekin eta ENSR Sarea osatzen duten gainerakoekin lankidetzan, ENSR lehen txostena argitaratu berri du, datozen urteetan Europako enpresa txiki eta ertainek sektore mailan izango duten...
Irakurri gehiago >
-
Bost euskal helmuga, IKEIren laguntzarekin Turismo Helmuga Adimendun bihurtzeko metodologia lantzen hasi dira (HTA - SEGITTUR)
Proiektuak SEGITTURen babesa du, metodologiaren jabe gisa, BASQUETOURena, Euskadin ezarpenaren lider gisa, eta IKEIren laguntza, Tecnaliarekin lankidetzan.
Irakurri gehiago >
-
Etorkizuneko mugikortasun-egoera berria: IKEIk AEGAko (Gipuzkoako Automozio Enpresarien Elkartea) bazkideei lagundu die bere negozio-eredua birkonfiguratzen, balio erantsia gehituz
Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren BALIOA SORTZEKO ERALDATU programaren babesa izan du, eta, horri esker, enpresa parte-hartzaileek banaka hausnartu ahal izan dute beren jarduerari eta eskumenei buruz, eta, sektorean...
Irakurri gehiago >
-
Bizkaiko Zerbitzu Aurreratuei (SSAA-KIBS) buruzko azterlana
Azterlanaren ondorioek AS TRANSFER europar proiektua gauzatzen lagunduko diote Bilbao Ekintzari.
Irakurri gehiago >
-
"Nola prestatu nire enpresa saltzeko eta zein den bere balioa ", Luis Villanueva eta Esteban Barrenechearen hitzaldia ADEGIren aurrez aurreko jardunaldien zikloan
Enpresen errotze, hazkunde eta ondorengotzarako inbertsio alternatibak izeneko jardunaldi-zikloaren barruan, Estebanek eta Luisek enpresen transmisioaren finantza eta prozesu alderdiei buruz hitz egin zuten.
Irakurri gehiago >
-
Pertsonak eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Ikei lankidetzan ari da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin (Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentua) edukiak sortzeko eta Ikasmina webgunea eguneratzeko, pertsonen bizitza osoko ikaskuntza zabaltzea eta balioan...
Irakurri gehiago >
-
IKEIren laguntza teknikoa Tolosan hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko
Herriko Udalak hainbat ekimen jarri ditu abian IKEIrekin elkarlanean, udalerriko etxebizitza hutsak mobilizatzeko eta Tolosan hutsik dauden etxebizitzen jabeek alokairuan jartzeko dituzten aukerak ezagutarazteko, baita alokairua...
Irakurri gehiago >
-
A25, IKEIk bat egin du emakumeen aurkako indarkeriaren salaketarekin
Genero indarkeriaren aldeko nazioarteko astean, IKEIren Berdintasun Batzordeak kontzientziazio kanpaina bat abiarazi du, emakumeen aurkako indarkeriari buruz gogoeta egitera gonbidatzen duena eta arazo global horri buruzko datu...
Irakurri gehiago >
-
Aliantzak Kudeatzeko Jardunaldia ematea, SPRIk EUSKALITekin lankidetzan garatutako Innobideak Prestakuntza prestakuntza-saioen programaren esparruan
Luis Villanuevak emandako online jardunaldian, "Aliantzen kudeaketa" izenburupean, enpresa-aliantza bat diseinatzeak, abian jartzeak eta kudeatzeak dakartzan galdera eta berezitasun askori erantzun zaie.
Irakurri gehiago >