Berriak

Hondarribiako Udalak IKEI-ren laguntza izango du bertako Merkataritza Dinamizatzeko Plan Berria aurrera eramateko

Ikerketa honen helburua Hondarribiako egoiliarren eta baita hazten doazen bisitari eta turisten beharrak, erosketa ohiturak eta eskakizunak ezagutzea. Aldi berean, bertako Merkataritzaren indar-gune, ahalmen, behar eta etorkizuneko erronkak identifikatzea, ondorengo urteetarako lan-ildoak finkatzeko bere posizionamendua eta lehiakortasun maila hobetuz.

Joan den urriaren 24 an María Serranok merkataritza zinegotziak publikoki aurkeztu zuen prentsa aurreko batean proiektua (prentsaurrekoa).

Ikerketaren metodologia,  azaroan telefonoz zein pertsonalki merkataritza saltoki eta baita egoiliarrei eta bisitari eta turistei inkesta desberdinetan oinarritzen da.

Landa –lana amaitu ondoren, Merkataritzaren (eskaintza) eta baita egoiliarren eta bisitari eta turisten (eskaria) ezaugarri, behar eta egoerari buruzko informazio eguneratua izango dugu diagnostiko sakon bat burutzeko, eta hurrengo urteetarako Hondarribiako Merkataritza Dinamizazio Plan berriaren definizioa ahalbidetuko duena.

Inkestaz gain, proiektuak beste mota batzuetako ekimen berritzaileak ere barneratzen ditu. Hauen artean sentsibilizazio jardunaldi bat eta bi lan-mahai (focus group).

IKEI-k esperientzia zabala du Hirigintza eta Merkataritza esparruan, batez ere merkatal eskaintzaren diseinu eta analisiarekin loturikoak eta baita merkatal dinamizazioarekin loturiko jardueren definizio eta martxan jartzean, azkenaldian egin ditugun esanguratsuenen artean: Barakaldo, Lazkao, Plentzia eta Galdakaon egindakoak nabarmentzen dira.