Berriak

Donostian Smart Cityaren garapenari laguntzeko enpresa sektoreko eraginaren azterketa

Donostia Sustapenak funtsezkoa deritzo tokiko testuinguru ekonomikoari eta haren bilakaerari buruzko ezagutza izatea, batez ere, hiriarentzat estrategikotzat jotzen diren sektoreetan, hala nola Smart sektorea. IKEI Donostiako Sustapenarekin lankidetzan arituko da sektore honek hiriko ekonomian duen eragina dimentsionatzeko.

Smart Klusterra, bertako kideen artean sinergiak eta elkarlanak sustatzeko enpresen, erakundeen eta gizarte eta ekonomiako eragileen artean sorturiko sarea da eta, aldi berean, Donostiako Smart sektorearen lehiakortasuna hobetzen du. Bere helburu nagusien artean, hirian, bertako herritarrentzat onurak ekarriko dituzten soluzio adimentsuak sustatuko dituzten ekimenak eta proiektuak erakartzea eta bultzatzea dago. Testuinguru horretan, IKEIk laguntza eskainiko duen ikerketaren helburua, Smart Cityaren garapenari laguntzeko enpresa-sektoreari buruzko datu-basea eguneratzea eta BPGaren eragina balioztatzea izango da.

Donostiako Sustapenak Smart eremuan burutzen dituen jarduerei buruzko informazio gehiagorako: www.fomentosansebastian.eus/es/donostia-smart