Berriak
Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2022ko bigarren lauhilekoaren balantzea
Espainian M&Aren jarduera indartu egin da 2022ko bigarren lauhilekoaren itxierarekin, eta horrek erakusten du, urteko lehen 4 hilabeteekin alderatuta, dinamismo handiagoa dagoela transakzio itxien kopuruari eta mobilizatutako inbertsio-bolumenari dagokienez.
Lehen lauhilekoan transakzio itxien kopurua murriztu egin zen 2021eko ekitaldi errekorraren aldean, baina 2022ko bigarren lauhilekoan dinamismoa hazi egin da: 1.102 eragiketa itxi dira eta inbertsio-balio agregatua 61.312M€-ra iritsi da (balio ezagunekin egindako eragiketen arabera).
Hala, gehikuntza izan da bai burututako transakzioen kopuruan (+%22,7), bai batez besteko inbertsio-bolumenean (+%139,1, balio ezagunak dituzten eragiketen arabera), urteko lehen lauhilekoarekin alderatuta.
Hazkunde horiek agerian uzten dute, egungo merkatu globalean dauden ziurgabetasunak gorabehera, Espainiako merkatu transakzionala historikoki maila altuetan mantentzen dela: 2022ko bigarren lauhileko honetako jarduera aurreko ekitaldiko aldi berarekin alderatzen badugu, itxitako eragiketen kopuruak apur bat gora egin duela ikusten da (+%3,2), baita inbertsioaren batez besteko balioaren gaineko %46,3ko igoera ere (balio ezagunak dituzten eragiketen arabera).
Sektorekako transakzioei dagokienez, azken urteetako joerari jarraituz, 2022ko bigarren lauhileko honetan enpresa-zerbitzuei, IKTei eta higiezin-jarduerei lotutako jarduerek izan dute mugimendurik handiena, hiru sektoreen artean itxitako transakzioen %43,0 bilduta (%17,6, %14,6 eta %10,8, hurrenez hurren).
Azpimarratzekoa da, eragiketa kopuruari dagokionez, hazkundea izan dela sektoreen bigarren lauhilekoan, hala nola, “Eraikuntza” (+34 eragiketa), “Handizkako merkataritza” (+16 eragiketa), “Erretaila”, “Osasun-jarduerak eta gizarte-zerbitzuak”, eta “Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza” (+11 eragiketa bakoitza).
Prezioaren ikuspegitik, batez besteko multiploa egonkortu egin da 2022ko bigarren lauhilekoan, urteko lehen 4 hilabeteetan ikusitakoarekin alderatuta. Horrela, x8,50eko EV/EBITDA lortu da (2022ko lehen lauhilekoan, aldiz, x8,46 izan zen).
Hala ere, “Erauzketa-industriak” eta “Produktu kimikoak, petrolioa, kautxua eta plastikoa” bezalako sektoreek multiplo handienak ordaindu dituzte (14,2xEBITDA eta 13,7xEBITDA, hurrenez hurren).
IKEI M&A news-a helaraztea nahi izango bazenu, non enpresak erosteko eta saltzeko eragiketa korporatiboen xehetasunak eskaintzen ditugun, jarduera sektore nagusienetan erabilitako balorazio-multiploei inguruko informazioa barne, mesedez jakinarazi iezaguzu ondorengo inprimakiaren bitartez (harpidetzeko esteka).
-
IKEIk Devoteam taldea saltzeko BeCleverreko akziodunei aholkularitza eman die
M & Aren eragiketen kudeaketan eskarmentu handia izanik, IKEIk BeCleverren jabetzari lagundu dio konpainiaren salmenta-eragiketa identifikatzen, negoziatzen eta ixten, eta transakzioaren finantza- eta lege-aholkulari gisa jardun...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk etxebizitzen salerosketaren bilakaera aztertu du
EiTB Mediarekin lankidetzan jarraituz, IKEIk etxebizitzen salerosketaren bilakaera aztertzen du 2022ko lehen hiruhilekora arte, eta horrek egiaztatzen du jarduera suspertzen ari zela 2016az geroztik (2020ko etenaldiarekin),...
Irakurri gehiago >
-
Jarduera eta enplegu-sorreraren emaitza positiboak Errenteriako sormen-lanbideetako lankidetza-tailerretan, IKEIren partaidetzarekin bere abiarazpenean
Jardueraren helburua Errenteria 2025 Plan Estrategikoan definitutako udalerriaren ahalmenekin bat datozen ekimen ekonomiko berriak abiaraztea zen, zehazki, lanbide sortzaileen eremuan.
Irakurri gehiago >
-
IKEIK Belizeko (Erdialdeko Amerika) Inbertsio Politika eta Estrategia Nazionala (NIPS) egin du
Proiektuaren helburua Belice 2030erako Erdialdeko Amerikako Eskualdeko eta Karibeko inbertsio-hub nagusia, sendoa eta lehiakorra izatea da.
Irakurri gehiago >
-
Eibarrek Errebaleko Merkatu berriaren instalazioak inauguratu ditu, eta IKEIk haren garapen eta exekuzio proiektuan parte hartu du
Dagoeneko irekita dago azoka berriko baserritarren espazioa, Errebal Plaziako funtzio anitzeko eraikinean atondua. Hiri-espazio horrek lurpeko aparkalekua du, erdigunekoa eta hirigintza- eta merkataritza- balio handikoa.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk energiaren prezioen bilakaera aztertu du EiTBn
EITBrekin lankidetzan jarraituz, datuen kazetaritzaren garapenean, IKEIk EiTB Data seriearen txosten berri bat egin du, kasu honetan Euskadiko energiaren eta mendekotasun energetikoaren prezioen azken aldiko bilakaeran...
Irakurri gehiago >
-
Euskadiko Gizarte Ekonomiaren Sailarteko Lehen Plan Estrategikoa
IKEIk Eusko Legebiltzarrean aurkeztu den Plan hau egiten lagundu du, "Lurraldean errotutako kolektiboaren indarra" izenburupean. Planak gizarte-ekonomiako familia guztien ikuspegi integrala hartzen du, eta inplikatutako Eusko...
Irakurri gehiago >
-
Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2022ko lehen lauhilekoaren balantzea
Eragiketa kopuruari eta inbertsio-bolumenari dagokienez ekitaldi errekorra izan ondoren, bat-egite eta eskuratzeen Espainiako merkatuak 2022ko ekitaldiari ekin dio urteko lehen 4 hilabeteetan 898 transakzio itxita eta 27.118M...
Irakurri gehiago >
-
Madrilgo Hiriko Gobernu Batzordeak Txikizkako Merkataritza Sustatzeko eta Suspertzeko IKEIK diseinatutako, koordinatutako eta idatzitako, eta COCEMek gauzatutako Madrilgo Plana onartu du
Sektoreko adituek egindako planak, 80 neurri baino gehiago ditu hiriburuko merkataritza bultzatzeko eta suspertzeko, eta Madrilgo Udaleko Gobernu Batzordeak, Merkataritza eta Ostalaritza Batzordearen adostasunarekin berriki...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk Trantsizio energetiko justua blokearen lehen jardunaldian parte hartu du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Think Tank Green Recovery modeloa
Bloke berri bat da Etorkizuna Eraikiz Think Tank ekimenaren barruan, Europako Itun Berdearen Energia Garbiaren politika palankarekin zuzenean lotuta dagoena.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk Valladolideko Las Delicias merkatua biziberritzeko 40 ekintza baino gehiagorekin egindako Ekintza Plana aurkeztu da
Garapen Ekonomikoko zinegotzia, Valladolideko Udaleko ordezkariak, IKEIko ordezkariak eta Merkatuko merkatariak izan zuten bilera, proposatutako jarduerak baloratzeko eta proiektuak batera garatzeko oinarriak ezartzeko balio izan...
Irakurri gehiago >
-
IKEI, Barakaldoko SEFANITRO ARLOAN HAPNren 17. aldaketa puntualari buruzko Iraunkortasun Ekonomikoko Txostena egitearen arduraduna
SEFANITRO eremuko hiri-bilbearen garapenari esker, Barakaldoko hiri-eraldaketarekin jarraitu ahal izango da, Lutxana auzoaren oinezkoen eta ibilgailuen jarraitutasunaren bidez. Horrek esan nahi du auzoa erabat berrituko dela eta...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk laguntza teknikoa ematen du Eusko Jaurlaritzaren IV. Gazte Plana kudeatzeko
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren kontura, proiektuak berekin dakar Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzek programatutako ekintzei buruzko informazioa biltzen laguntzea, 2021erako aurreikusitako ekintzen...
Irakurri gehiago >
-
HORECA sektoreko laneko arriskuen kudeaketari eta prebentzioari buruzko azterketa, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziari (EU-OSHA) zuzenduta.
IKEIri EU-OSHAk eskatutako ikerketak ostatuen eta jatetxeen sektoreetako establezimendu europarrek laneko arriskuen prebentzioaren (fisikoak eta psikosozial espezifikoak) eta lan-osasunaren sustapenaren kudeaketa jorratzeko...
Irakurri gehiago >
-
IKEIren lankidetzarekin egindako Euroeskualdeko Unibertsitate Lankidetza Estrategia aurkeztu da
Joan den martxoaren 2an, Euroeskualdeak antolatutako Unibertsitate Topaketaren Euroeskualdeko 1. foroa aurkeztu zen Donostian.
Irakurri gehiago >
-
Valladolideko Udalak IKEIrengan konfiantza du Las Deliciaseko udal merkatua biziberritzeko
Egindako diagnostikoarekin batera doan Ekintza Planak 40 ekintza baino gehiago jasotzen ditu, bezeroaren konfiantza berreskuratzea eta bezeroak erakartzea eta areagotzea helburu dutenak, merkataritza-eskaintza osatuz eta merkatua...
Irakurri gehiago >
-
Ingurumeneko Departamentuak eta Adegik, IKEIrekin eta Tecnaliarekin lankidetzan, Gipuzkoako ekonomia deskarbonizatzeko estrategia bat bultzatzen ari dira. Bertan, lurraldeko 60 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte
Duela egun batzuk, deskarbonizazio lehiakorrerako bigarren jardunaldia egin zen. IKEIk eta Tecnaliak talde-dinamika interesgarri batzuk moderatu zituzten eta Gipuzkoako enpresek erronka horren aurrean dituzten eskaera nagusiak...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk EIKA S. Coop (Mondragon Korporazioa) lagundu du Nafarroako Smart Comfort-aren kapitalaren sarreran
IKEIk esperientzia handia du Corporate Development-en eragiketen kudeaketan, eta, hori horrela izanik, Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioko kide den EIKA kooperatiba bizkaitarraren eragiketa negoziatzen eta ixten ibili da.
Irakurri gehiago >
-
Bat-egiteak eta eskuratzeak (M&A): 2021eko balantzea
2021. urtean bat-egite eta eskuratzeen Espainiako merkatuak, orain arte ikusitako dinamismo handieneko ekitaldi bat bizi izan dute, M&Aren jarduera moteleko hilabeteak atzean utzirik, covid-19ak sortutako merkatuen mundu mailako...
Irakurri gehiago >
-
Hondarribiko Udalak bakarrik bizi diren adinekoen beharrak ezagutzeko ikerketa jarri du abian IKEIren laguntzarekin
Proiektuaren metodologiaren barruan sartzen da kolektibo horri telefonoz inkestak egitea eta hautemandako behar nagusiei buruzko hausnarketa sakon bat egitea (osasunarekin lotutakoak, ekonomikoak, sozialak, …), arreta berezia...
Irakurri gehiago >
-
IKEIko taldeak Dominikar Errepublikako kosmetika sektoreko 50 enpresari laguntza teknikoa eman die esportazio planak definitzeko
Dominikar Errepublikako produktu kosmetikoen balio-katea osatzen duten enpresen merkataritza-kudeaketarako gaitasuna hobetzeko proiektuaren zati da.
Irakurri gehiago >
-
Deskarbonizazio lehiakorra: IKEIk Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adegi Gipuzkoako patronalak antolatutako jardunaldi batean parte hartu du
IKEIk, Tecnaliarekin lankidetzan, deskarbonizazioaren inguruko mahai-ingurua moderatu zuen. Bertan bost enpresek beren esperientziak eta eskaera nagusiak azaldu zituzten.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk Zilarrezko Bikain euskararen kalitate ziurtargiria lortu du
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean, badugu zer ospatu, azken urteetako lanaren ondorioz, IKEIk, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortu...
Irakurri gehiago >
-
A25: IKEIk indarkeria matxistaren aurkako borrokarekin bat egiten du, eta 2021ean indarkeria bikarioaren aurkako borrokarekin ere bai
Genero-indarkeriaren aurkako nazioarteko astean, IKEIko Berdintasun Batzordeak kontzientziazio-kanpaina bat abiarazi du tratu txarren adierazpen ugariei buruz hausnartzeko, batez ere biktimak adingabeak direnean.
Irakurri gehiago >