Berriak

Udaletxeak sustatutako “Eibar Pymes Plana”-ren lehen edizioan, IKEIk, Eibarko industria enpresei zerbitzua eskainiko die

Laguntza teknikoaren programa gehienez 20 langile dituzten Eibarko industria enpresei zuzendua dago, eta lehiarako hobekuntza plan bat zehaztu eta gauzatzeko aukera eskaintzen die.

EIBAR PYMES PLANA, Eibarko udaletxearen  garapen ekonomiko, enplegu eta berrikuntzaren esparrutik sustatutako ekimena da, eta bere helburua udalaren sare industriala sendotzea eta lanpostu berrien sorkuntza ahalbidetzea da. Lehen edizio honetarako, Eibarko udaleko 15 enpresek, beren lehiakortasun planaren hobekuntza zehaztu eta gauzatzeko, IKEIren laguntza espezializatu eta bereiztua lagungarri izango dute.

Partikularki, IKEIko kontsultore taldeak, zerbitzua eskainitako enpresa bakoitzari, hobekuntzarako beharrezko neurriak zehaztu eta ezartzen, laguntza programak bilatu eta hauek burutzen eta enpresaren emaitzak hazteko erabaki egokiak hartzen lagunduko die. Laguntza zerbitzu hau 6 hilabetekoa izango da.

EIBAR PYMES PLANA, enpresa bakoitzaren hazteko gaitasuna eta hobekuntzarako esparruak hautemateko aukera emango duen analisi batekin hasiko da, ondoren bereizitako ekintza planak zehazteko. Programan, horrez gain, enpresek 2019. Urterako zehaztutako planak abian jartzeko laguntza ere eskainiko da. Ekimenaren emaitzak datorren urtearen amaieran zehaztuko dira.

Industria, Eibarko ekonomiaren hazkuntza eta garapenerako sektore garrantzitsua da, eta Eibarko udaletxeak, EIBAR PYMES PLANAren bidez, eta era berean, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzaren Departamentuaren bitartez, enpresaren esparru bakoitzean emaitzak hobetzeko zein ekintza egin behar diren zehaztu nahi da.

Ekimena datorren azaroaren 22an aurkeztuko da, eta lehiakortasunaren jardunaldi honetara, programara egokitu daitezkeen industria enpresak izango dira gonbidatuak, non empresa interesatuei, IKEIk “insitu” lehiakortasunaren aurre diagnostikoa egingo dien.