Berriak

IKEI emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean Emakumearen Nazioarteko Egunean

IKEIko Berdintasun Batzordeak sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du lan-eremuan genero-berdintasunaren arloan, eta enpresa-munduan pertsonek dituzten portaeretan eta jarreretan eragiten duten faktoreei buruz hausnartzeko gonbita egin du, genero-ikuspegia kontutan hartua.

Era berean, IKEI 2020-2023ren Berdintasun Planaren esparruan eta Berdintasun Batzordearen eskutik, enpresak aurrera egiten jarraitzen du plan horretako ekintzak ezartzen. 

Zehazki, 2020. urtean zehar, IKEIk Planeko 18 zeregin abiarazi zituen, eta 2021erako Ekintza Plan berria abian jarri du. 

IKEIk berriki egindako azterlan batean baieztatu da berdintasun-planak dituzten enpresak irekiago daudela genero-ikuspegia beren kudeaketa-sistemako eremu guztietan txertatzeko.