Berriak

Hurkoak antolatutako hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonen oraina eta etorkizunaren inguruko jardunaldia

Bertan, hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonen inguruan landutako ikerlanaren ezaugarri nagusiak aurkeztu ditu Hurkoa Fundazioak, eta pertsona multzo honetan gehiegikeriak saihesten lagun dezaketen hainbat tresna juridiko aztertu dira.

Jardunaldiak era berean, adineko pertsonen eskubideak eta duintasuna lantzeko gunea sortzeko lagundu du, bi mahai biribil interesgarri egon direlarik, bertan, besteak beste, José Luis Marañon, Hurkoako Patronatuaren kidea, Bakarne Etxeberria, Fundazioaren Hauskortasun programaren arduraduna eta Raquel San Sebastián, Adinberriko zuzendaria.

Jaiotze-tasaren adierazleak beheraka jarraitzen duten eta biztanleriak geroz eta bizitza luzeagoa duen egungo testuinguru sozialak, gizartearen zahartzea dela-eta egitura sozialean aldaketak behar dituela ondorioztatzen da. Jardunaldiak aipatu den bezala, nahi ez izandako bakardadea, laguntzazko sare social gabeko pertsonak eta gainera laguntza hori eskatzen ez duten pertsonengan jarri beharra dago fokua, modu prebentibo, koordinatu eta zeharkako batean, egitura soziala osatzen duten agente desberdinekin.

Zentzu horretan, IKEI HURKOA Fundazioarekin ari da elkarlanean, Gipuzkoan hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonen arreta ereduaren definizioan (informazio +).