Berriak

IKEIren parte-hartzea Emakunderen "Aurrerapenak lan-osasunean eta lan-baldintzak genero-ikuspegiarekin” jardunaldian

Laura Gallok eta Jessica Duranek lan-arriskuen eta horien ondoriozko kalteen aurreko jarreretan eta portaeretan eragiten duten genero-faktore nagusien inguruan egindako ikerketa aurkeztu dute.

Topaketa online egin da, eta Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundea) eta Osalanek (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) lan-segurtasunaren eta lan-osasunaren arloan genero-ikuspegia txertatzen laguntzeko ezarritako aliantzaren barruan kokatzen da. 

Laurak eta Jessicak aurkeztutako eta IKEIk egindako analisiak, zenbait jarduera-proposamen planteatzen ditu lan-arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia garatzen bultzatzeko, hala nola enpresei arlo horretan laguntza teknikoa ematea araudia betetzen laguntzeko, edo berdintasunaren eta arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza bultzatzetzeko. 

Azterlanak, halaber, bereziki emakumeei eragiten dieten arriskuei buruzko ikerketa sustatzearen alde edo prebentzioaren azterketa sektore arteko ikuspegitik zabaltzearen alde egiten du. 

Hori egiteko, hainbat tresna metodologiko aplikatu dira, eta horien konbinazioari esker, lan-arriskuen prebentzioan eragina duten genero-faktoreen mapa deskribatzailea egin ahal izan da. 

Informazio gehiago: www.euskadi.eus