Berriak

Eibarko 15 industria-enpresak hartu dute parte lehiakortasuna hobetzeko “Pymeen Plana”-ren lehen edizioan

Eibarko Udalak antolatutako programari esker, 20 langilerainoko enpresa horiek IKEIk emandako laguntza espezializatua jaso dute, lehiakortasuna hobetzeko plana zehaztu eta burutzeko.

Eibarko Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza sailak sustatutako "Eibarko Pymeen Plana" programak Eibarko 15 Pymeren lehiakortasun-mailak hobetzen lagundu du epe motz eta ertainera, era horretan, udalerriko eta eskualdeko jarduera ekonomikoa sendotu, hazi eta dibertsifikatuz. Hori guztia, egoeraren diagnosiak eta ekintza-planak egiteko laguntza tekniko baten bidez.

Prozesua 2018an hasi zen: egoeraren azterketa bat egin zen, enpresa bakoitzaren hobekuntza-arloak eta gaitasuna detektatzeko eta ekintza-plan indibidualizatuak egin ahal izateko. Ondoren, enpresei lagundu egin zitzaien zehaztutako plan horiek martxan jartzen, 2019ko azarora arte; Pyme parte-hartzaileek IKEIko aholkulari espezializatuekin elkarlanean jardun dute, beren lehiakortasun-planean jasotako ekintzak martxan jarri, kudeatu eta jarraipena egiteko.  

Enpresek oso modu positiboan baloratu dute programan parte hartzea, bai programaren erabilgarritasunari, bai iraupenari, bai lortutako emaitzei dagokienez. Halaber, balorazio ona egin dute esleitutako aholkularitza-taldearen gaitasun profesionalari eta dedikazioari buruz.

Hori guztia argi geratzen da parte hartzen duten enpresa guztiek adierazten dutelako Programaren hurrengo edizioan parte hartzeko prest daudela, eta parte-hartzaileen % 92k beste enpresa batzuei parte hartzea gomendatuko lieketelako. Are gehiago, enpresa batek zera adierazi zuen balorazioan: "Programa hau aspaldi existitu izan balitz, Eibar ezagutzen dugunaren ezberdina litzateke."

Emaitza horiek ikusita, Eibarko Udalak programa horri jarraipena ematea erabaki du, "Eibarko Pymeen Plana"-ren bigarren edizio bat abian jarriz, 50 langilerainoko industria-enpresei eskaintza zabalduz.