Berriak

A25: IKEIk indarkeria matxistaren aurkako borrokarekin bat egiten du, eta 2021ean indarkeria bikarioaren aurkako borrokarekin ere bai

Genero-indarkeriaren aurkako nazioarteko astean, IKEIko Berdintasun Batzordeak kontzientziazio-kanpaina bat abiarazi du tratu txarren adierazpen ugariei buruz hausnartzeko, batez ere biktimak adingabeak direnean.

2020-2023 Berdintasun Planaren barruan sartzen diren ekintzetako bat da. Plan honek emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzen du enpresan, eta sexuagatiko diskriminazioa ezabatzen.

Gainera, aste honetan, IKEIk puntu lila sartu du bere barneko eta kanpoko komunikazioetan, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko jarreraren sinboloa, gai horrekin duen sentsibilizazioaren adierazpen gisa.