Berriak

Bat-egiteak eta eskuratzeak (M&A): 2021eko balantzea

2021. urtean bat-egite eta eskuratzeen Espainiako merkatuak, orain arte ikusitako dinamismo handieneko ekitaldi bat bizi izan dute, M&Aren jarduera moteleko hilabeteak atzean utzirik, covid-19ak sortutako merkatuen mundu mailako egoeragatik. Horrela, 2021ean zehar, Espainiako enpresen inbertsio-gosea (naziokoa zein atzerrikoa) handiagoa izan da, covid-19aren ondoz ondoko gorakada berriek eragindako ziurgabetasunaren gainetik.

Nahiz eta urtea 2020ko azken hilabeteetan ikusitako jarduera-mailaren antzekoarekin hasi, itxitako urteko eragiketa gehienak 2021eko lauhilekoan kontzentratu ziren.

Hala, 2021ean, guztira 3.063 operazio itxi ziren, hau da, % 60,4ko gorakada izan zuen 2020ko ekitaldiarekin alderatuz (1.910 eragiketa itxi ziren). Era berean, azpimarratzekoa da inbertsioaren bolumen agregatua nabarmen handitu zela, 2021aren amaieran 106.000 milioi eurotik gertu baitzegoen, zenbateko hori % 26,4koa izanik 2020arekin alderatuta (84.000 milioi euro 2020an).

Sektorekako transakzioetan arreta jarriz, 2021ean, Enpresa Zerbitzuak, IKTak eta Higiezinen Jarduerak protagonismo handiena hartu zuten, hiru sektoreen artean ekitaldiko transakzio itxien % 41,1a bilduz ( % 18,0, % 12,2 eta % 10,9, hurrenez hurren).

Prezioaren ikuspegitik, 2020ko ekitaldian, Europa mailan burututako transakzioetan batez besteko multiploak murriztu ondoren, 2021ean joera iraultzea lortu zen. Azken urte honetan, 9,60ko EB/Ebitda multiploa erdietsiz (aurreko ekitaldian 8,97koa izan zen).

Multiplo gehien ordaindu zitzaizkien sektoreak, zehazki, Arte-, Jolas- eta Entretenimendu-jarduerak baita Bioteknologiaren eta Bizi-zientzien sektoreak izan ziren.

Likidezia-ratio handiko inbertsio-gose handia dagoenez, eta BPGren hazkunde-itxaropenak nahiz Next Generation funtsekin sor daitezkeen aukera berriak direla eta, pentsa daiteke 2022a urte mesedegarria izango dela Espainiako enpresen bat-egite eta eskuratze-eragiketetarako.

Inbertitzaileek egoera pandemikoa hobeto jasateko gai izan diren sektoreetan jarriko dute arreta (teknologia, energia, elikadura, etab.); hala ere, gehien zigortuak izan diren beste sektore batzuetan inbertsioa itzultzea espero da (turismoaren arloan, adibidez).

M&A news-a helaraztea nahi izango bazenu, non enpresak erosteko eta saltzeko eragiketa korporatiboen xehetasunak eskaintzen ditugun, jarduera sektore nagusienetan erabilitako balorazio-multiploei inguruko informazioa barne, mesedez jakinarazi iezaguzu ondorengo inprimakiaren bitartez (harpidetzeko esteka).

Informazio hau interesgarria izango zaizulakoan, jaso ezazu agur bero bat.

IKEI M&A taldea