Berriak
CABO NORTE Taldeak sarrera eman dio bere kapitalean visir hf islandiar enpresari
CABO NORTE taldeak, egoitza soziala Tarragonan duenak, sarrera eman dio bere kapitalean, kapital zabalkuntza baten bitartez, VISIR, HF islandiar enpresari.
CABO NORTE taldeak, lehengo Alfonso Romero, ibilbide luzea du merkatuan, ehun urtetik gorakoa, eta CABO NORTE 2014 S.A, BACALAOS AZKUENE eta SALADITOS, enpresek osatzen dute. Bere jarduera nagusia arrain gazituaren, freskoaren eta izoztuaren eraldaketa eta merkaturatzea da, bereziki bakailuarena, eta baita prestatutako jakiena ere, bere denda propioen bitartez. Bere hastapenetik, hazkuntza eta garapen iraunkorra izan du, hobekuntza jarraiaren eta bere produktuen kalitatearen alde eginez eta kontsumitzaileei artikulu onena eskaintzea bilatuz. Taldeak gaur egun 17 Milioi Euro baino gehiago fakturatzen ditu.
VISIR HF, bestalde, Islandiako arrantza- eta eraldaketa–enpresa garrantzitsuenetariko bat da, berrogeita hamar urtetik gorako esperientziarekin, eta, aldi berean, abangoardista, soilik tretaontziekin lan egiten baitu. Arraina prozesatzeko zenbait planta ditu, puntako teknologiarekin, eta Grindavik-en kokatzen dira, herrialdeko arrantza-udalerri aktiboenetarikoan. Visir-ek premium produktu-sorta zabal bat merkaturatzen du, maila oso altuko lehengaiekin eginikoak, eta mundu guztiko bezeroei banatzen dizkie.
Eragiketa hau, joan den ekainaren 26an gauzatua, IKEI eta Garrigues enpresek kudeatu zuten.
CABO NORTE Taldeak, eragiketa honen ondoren eta VISIR-en babesarekin, bakailuaren eta kalitate altuko beste espezieen hornikuntza bermatzea lortu du, eta merkatuan duen posizioa indartzen jarraituko du, bere proiektu enpresariala garatzeko bidean erronka berriei aurre eginez.
-
Análisis sobre Servicios a Empresas y Competitividad en Europa
Irakurri gehiago >
-
Realización de 40 Diagnósticos Tecnológicos en empresas de la CAPV
Irakurri gehiago >
-
Plan Estratégico para empresa de Alimentación
Irakurri gehiago >
-
Impacto del Sector Turístico en la economía CAPV
Irakurri gehiago >
-
Evaluación Programa de Desarrollo Pirineos
Irakurri gehiago >
-
Modelo EVE 2000: demanda de energía a largo plazo
Irakurri gehiago >
-
Modelo de proyecciones demográficas de Gipuzkoa
Irakurri gehiago >
-
Plan Estratégico para AIE de exportación de Accesorios de Máquina-Herramienta
Irakurri gehiago >
-
Plan de Revitalización de Areas Deprimidas de la CAPV
Irakurri gehiago >
-
Optimización de Gestión de Costes y Control de Circulante de una empresa de equipos de Refrigeración
Irakurri gehiago >
-
Como Financiarse con Capital Riesgo
El libro pretende contribuir a la difusión del Capital Riesgo como fórmula de financiación, intentando acercar este instrumento a todos aquellos que no lo conocen, o que conociéndolo, quisieran profundizar en él.
Irakurri gehiago >
-
Estrategia de Internacionalización y Plan General para empresa de Accesorios de Maquinaria
Irakurri gehiago >
-
Planes Estratégicos Territoriales, asistencias técnicas: Alava 2000, Gipuzkoa 2000,...,
Irakurri gehiago >
-
Evaluación de Fondos Comunitarios Objetivo 2
Irakurri gehiago >
-
Informe sobre Dinamismo Empresarial en Navarra
Irakurri gehiago >
-
Diagnóstico Posición Competitiva y Plan de Actuación en Mercados Municipales de Bilbao/San Sebastián
Irakurri gehiago >