Berriak

IKEIk EITB Median aztertu du pandemiak 18 hilabete hauetan enpleguan izan duen eragina

2021eko irailaren 14an 18 hilabete bete dira covid-19aren pandemia sortu zenetik. Azterketaren helburua da aurkeztea eta baloratzea nola geunden (pandemia aurretik) eta nola gauden (18 hilabete geroago) lan-merkatuko hiru adierazleei dagokienez: enplegua (Gizarte Segurantzako afiliazioa), langabezia (erregistratutako langabezia) eta ABEE-k eragindako pertsonak.

Euskadik eta Nafarroak enplegu-galera nabarmena erregistratu zuten (4-6 hilabete), baina baita pixkanakako errekuperazioa ere (12-10 hilabete), pandemia aurreko afiliazio-mailetan uzten gaituena (ia-ia Euskadin eta Nafarroan lortu dena); ez, ordea, erregistratutako langabetu tasari dagokionez, handiagoa izaten jarraitzen baitu.

Krisi hau, sorreragatik eta iraupenagatik, oso bestelakoa da 2008ko krisiarekiko. Desberdintasun nagusietako bat da agintari politiko eta ekonomikoek bat egin izana krisiari aurre egiteko neurriak hartzerakoan. Ildo horretan, covid-ABEE-ak funtsezko tresna izan dira pertsonek beren lanpostuarekin duten lotura mantentzeko.

Emaitza hauez gain, aipatzekoa da jarduera ekonomikoaren arabera aldatu egiten dela enpleguaren susperraldiaren erritmoa eta maila; izan ere, jarduera bakoitzak krisiaren eragin desberdina izan du eta horri lehendik zituzten joerak gehitzen zaizkie. Azkenik, inpaktuak eta orain arte izandako irteera erlatiboak aurreko krisialdietako disfuntzio berberak berresten dituzte: emakumeen enpleguaren errekuperazio apalagoa, gazteen enpleguaren kalteberatasun handiagoa eta/edo 45 urte eta gehiagoko langabeak lan merkatura birsartzeko arazoak. Beraz, erronka enplegu-bolumena berreskuratzea eta sendotzea da, baina, batez ere, pertsonen enplegagarritasun-ibilbidea hobetzea.

IKEIko Lide Salvadorrek eta Aitziber Usabiagak EITB Mediako hainbat saiotan aztertu dituzte datu hauek berriki.