Berriak
Aurkeztu ditu Kontsumobidek “Euskadiko kontsumitzaileek merkataritza elektronikoaren praktikan dituzten ohiturak eta haien asebetetze maila” azterlanaren emaitzak. IKEI-k ere parte hartu du azterlanean
Aurkeztu ditu Kontsumobidek-Kontsumoko Euskal Insitutuak, “Euskadiko Kontsumitzaileek merkataritza elektronikoaren praktikan dituzten ohiturak eta haien asebetetze maila” azterlanaren emaitza nagusiak. IKEIk egina da azterlana.
Azterlana egiteko, on lineko kontsumitzaile diren 600 pertsonari egin zaie inkesta eta azterlanaren helburua honako hauek jakitea izan da: euskal herritarrek on lineko erosketetan dituzten ohiturak, haien asebetetze maila eta on lineko erosketetan dagozkien eskubideak zenbateraino ezagutzen dituzten.
Emaitza nagusien artetik aipagarrienetako bat da, Euskadin erosketak on line egiten dituztenen % 32 ohiko erosleak direla, hau da on lineko 10 erosketa baino gehiago egiten dituztela urtean. Bestalde, on line erosten duten 10 pertsonatatik 8k 100 eurotik gora gastatu dituzte urte eta horietatik 4k 500 euro baino gehiago gastatu dituzte.
Erosketarekin asebeteta gelditzeari dagokionez, erabiltzaileen % 17k adierazi dute izan dutela gorabeheraren bat on lineko erosketa-prozesuari lotuta, batez ere erositako produktua akatsen batekin edo hautsita iritsi zaielako; produktua jaso ez dutelako; atzerapenak edo ordainketa-arazoak izan dituztelako. Gorabehera horiek izan dituztenean, pertsona kaltetu gehienek (% 80k) produktua edo zerbitzua eskuratzeko erabilitako webguneko arreta-zerbitzura jo dute. Askoz jende gutxiagok (% 11k) erabaki du gorabeherak konpontzeko zerbitzuetara jotzea; adibidez, kontsumitzaileen bulegora edo kontsumitzaileen elkarteetara.
On lineko kontsumitzaileei dagozkien eskubideak zenbateraino ezagutzen dituzten aztertzean ikusi dugu orokorra dela ezagutza-gabezia. On lineko erosketak egiten dituzten 10etik 9k ez daki zein den eskubidez dagokion gehieneko entrega-epea. Eta on lineko erosketak egiten dituzten 10etik 7k ez daki on lineko erosketetan eskubidez dagokion berme-epea. Horiez gain, % 73k ez daki atzera egiteko eskubidea zertan datzan. Eskubide horrek aukera ematen die produktu bat itzultzeko, erabakia justifikatu beharrik gabe eta zigorrik jaso gabe.
Txostenaren emaitzak aintzat hartuta, Kontsumobidek informazio-kanpaina bat abiarazi du herritarrei, on lineko erosketak egiten dituztenean, erabaki informatuak eta arduratsuak hartzen laguntzeko.
Informazio gehiago: www.kontsumobide.euskadi.eus
-
Informe sobre Formación y Desarrollo de Conocimiento en PYMEs
Irakurri gehiago >
-
Análisis sobre Condiciones de Trabajo en el Transporte por carretera y sector Horeca
Irakurri gehiago >
-
Estrategias locales de empleo e innovación
Irakurri gehiago >
-
Análisis de empresas de contenidos Multimedia en Navarra
Irakurri gehiago >
-
Training practices amongst SME managers and use of IT (Project for Leonardo da Vinci Programme)
The project investigates the domain of continuous training activities carried out by SME managers and their use of ITs for these purposes
Irakurri gehiago >
-
Análisis de Impacto Económico del traslado de la Feria de Muestras de Bilbao
Irakurri gehiago >
-
Análisis de Situación de la Vivienda en Alava
Irakurri gehiago >
-
Planes Estratégicos de desarrollo Turístico
Irakurri gehiago >
-
Relaciones industriales en las pequeñas empresas Europeas
Análisis de las relaciones laborales en las empresas europeas de menor dimensión.
Irakurri gehiago >
-
Plan de Acción y Desarrollo de Mercado para entidad Financiera Multilateral. Implant Chile y Bolivia
Irakurri gehiago >
-
Estudio de Imagen y Posicionamiento de Centros Comerciales en Santander, Bilbao y Barakaldo
Irakurri gehiago >
-
Plan Estratégico para Asociaciones Cluster (sectores Papel, Energía, Medio Ambiente,...)
Irakurri gehiago >
-
Plan de Negocio y viabilidad para planta reciclaje RSU
Irakurri gehiago >
-
Estrategia de Internacionalización y Plan General para empresa Química
Irakurri gehiago >
-
Planes Directores de Vivienda (2004 y 2008) en Navarra
Irakurri gehiago >
-
Necesidades y equipamientos culturales de Azpeitia
Irakurri gehiago >
-
Plan Estratégico Cultural de Irún
Irakurri gehiago >
-
Plan Económico-Financiero para empresa pública, sector de OOPP
Irakurri gehiago >
-
Temporary Agency Work in Spain
The research provides a thorough description of the existing situation of the Spanish TAW.
Irakurri gehiago >
-
Plan de Internacionalización, empresa del sector de Transformación de Materias Primas
Irakurri gehiago >
-
Plan de Negocio y viabilidad para joint-venture en el sector Fundición
Irakurri gehiago >
-
Internacionalización de empresas
El libro analiza, desde la perspectiva de las PYMEs, la posición de la empresa guipuzcoana ante el reto de la internacionalización.
Irakurri gehiago >
-
Análisis del Efecto del Euro sobre las dinámicas Transfronterizas
Irakurri gehiago >
-
Análisis de movimientos migratorios (zona 5b) de Navarra
Irakurri gehiago >