Berriak

M&A NEWS: 2019ko bigarren lauhilekoaren azterketa (eragiketak eta multiplo sektorialak)

2019. urteko bigarren lauhilekoan, Espainiako fusio eta eskuratzeen merkatuaren jarduerak, eragiketa itxien kopuruan hazkundea erregistratu du lehen lauhilekoarekin alderatuz (588 eragiketa bigarren lauhilekoan).

Era berean, bigarren lauhilekoko inbertsioaren bolumen agregatua lehen lauhilekoaren gainetik dago, 23.000M€ baino gehiago lortuz (balore ezagunak dituzten eragiketen arabera), 2019 urtearen lehen erdialdirako aurreikusten zen dinamismoaren gorakada egiaztatuz. 

Prezioaren ikuspuntutik, 2019ko abuztuaren amaieran batez besteko operazio-multiploa 8,8x EBITDA da, 2018ko maila mantenduz. Aseguru, Ehungintza eta Elikaduraren sektoreak nabarmentzen dira, bi digituetatik gorako multiploak erregistratzeagatik.  

Bigarren lauhilekoan, azpimarratzekoa da Estatuko inbertitzaileak argi menperatu dituela Espainian egiten diren eragiketak (jatorri nazionaleko inbertitzaileen %70 inguru baitira). Bestalde, azpimarratzekoa da arrisku-kapitaleko funtsek lau hilabete horietan eragiketa itxien %7,3an parte hartu dutela, urte honetan hasitako beheranzko joerari eutsiz.

Enpresen erosketa eta salmenta eragiketa korporatiboen inguruko xehetasunak adierazten ditugun M&A news-a helaraztea nahi izango bazenu, jarduera sektore nagusienetan erabilitako multiploen balorazioaren inguruko informazioarekin, mesedez jakinarazi iezaguzu ondorengo inprimakiaren bitartez (harpidetzeko esteka).