Berriak

Urretxuk, IKEIren laguntzarekin, merkataritza biziberritzeko plana definitzeko prozesua hasi du

Egoiliarren erosketa esperientziak eta ohiturak aztertuko ditu Urretxu herriko merkataritza biziberritzeko planak. Plan honen bidez, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreen beharrak antzemango dira, sektore hauen sustapena indartzeko helburuarekin.

Azaroaren 7an, IKEIren laguntza izango duen Urretxuko Biziberritze Plan Berezia definitzeko prozesua martxan jarri da.

Proiektu honek, BI-TARTEAN merkataritza-elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorearen garapena eta sustapena ditu helburu nagusi gisa. Jarduera hauek,  udalerriko aberastasun, enplegu eta ongizate sortzaile bezala duten eragin eta garrantziagatik.

Azterlanak bi fase ditu: lehenengoan gaur egungo egoeraren diagnostiko bat landuko da, eta ondoren jarduera plan batean esparruekin loturiko jarduerak proposatuko dira, beti ere sektorearen dinamizazioa eta sustapena bilatuz. Urretxuko egoiliarrei eta merkatariei inkestez gain, prozesuak beste mota batzuetako ekimen berritzaileak ere barneratzen ditu, hauen artean bi lan-mahai, bat kontsumitzaileekin eta beste bat merkatariekin. Jasotako informazio guztiarekin, diagnostiko sakona burutuko da, hurrengo urteetarako Urretxuko Merkataritza Biziberritzeko Plan berria definitzeko.

IKEI-k esperientzia zabala du hirigintza eta merkataritza esparruan, batez ere merkatal eskaintzaren diseinu eta analisiarekin loturikoak eta baita merkatal dinamizazioarekin loturiko jardueren definizio eta martxan jartzean, azkenaldian egin ditugun esanguratsuenen artean: Barakaldo, Lazkao, Plentzia, Orduña, Sopela eta Galdakaon egindakoak nabarmentzen dira.

Eranskinak:
2018_11_09_Diario_Vasco_PERCO_Urretxu.pdf