Berriak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren hiru diru-laguntza lerro ebaluatzeko IKEIren aholkularitza eta idazkaritza teknikoa

Kirola, Ingurumena eta Ekonomia Sustapena arloei dagozkien hiru diru-laguntza lerro aztertzea eta ebaluatzea helburu duen proiektu batean parte hartzen ari da IKEI. Azterketa honen helburua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzen ebaluazio-metodologia dinamikoa – bereziki eraginaren ebaluazioa – eraikitzeko bideak aztertu ahal izatea da.

Helburu nagusi hori helburu espezifiko hauen inguruan egituratzen da:

  • 2019an hasitako programen ebaluazioaren arloko ikaskuntzen sistematizazioari jarraipena ematea, Foru Aldundiaren diru-laguntza guztiei aplikatu ahal izateko helburuarekin.
  • Ezarritako helburuen betetze-maila kuantitatiboa eta kualitatiboa eraginkortasunez neurtzea, eta helburu horiek erakunde edo pertsona onuradunengan duten eragina baloratzea.
  • 2019an hasitako gida osatzea, foru diru-laguntzen diseinuan, jarraipenean eta ebaluazioan hobekuntzak txertatuz, eta horien ezarpena eta transmisioa erraztuz arduradunei eta eraginpeko langileei.
  • Sektorekako eta zeharkako alderdiak behar bezala bereiztea, baita antolamendukoak eta prozedurazkoak ere.
  • Lortutako emaitzen integrazioa baloratzea estrategiarekin eta kasu bakoitzean lortu nahi diren helburuekin.
  • Kudeaketa aurreratuko ereduan (Aurrerabide) integratzea plangintza-prozesuak indartzeko (Plan Estrategikoa eta emaitzetara bideratutako aurrekontua) eta kontuak emateko.