Berriak

Donostia bere 2030 Estrategia lantzen ari da

IKEI Donostiako Bulego Estrategikoarekin elkarlanean ari da Estrategia 2030 txostena landuz. Proiektua hiriaren egoera aztertzeko diagnostiko estrategiko batetik abiatzen da eta, eragile ekonomikoekin, sozialekin, kulturalekin, etab. garatutako prozesu parte hartzaile baten bitartez, bere etorkizunean eragina izango duten joera orokorrak aztertzen ditu. Heldu beharreko erronka estrategikoak identifikatzean datza, 2030eko agertokia prestatuz, non gizarte-kohesioa, garapen ekonomikoa eta jasangarritasuna, aldaketa klimatikoaren testuinguruan, giltzarri izango diren.

Estrategiaren eguneraketa hau aurrera eramateko, eta aurretiko pausu gisa, Gizarte Kontseiluak 2016ko apirilean E2020DSS Plan Estrategikoa Eguneratzeko Irizpideak finkatzen zituen dokumentua onartu zuen. Eguneratze Irizpide horien arabera, Plan Estrategiko berriaren berrikusteak hiru lerro nagusi hartu behar ditu kontuan: 

  • Gizarte-Kohesioa estrategiaren ardatz nagusi gisa hartu behar da, honen barruan, Inklusioa izanik helburua. Baloreak dira arlo honen ardatz nagusi.
  • Garapen Ekonomikoa bultzatu behar da hiriarentzat jarduera nagusi diren sektoreak (turismoa, ikus-entzunen sektorea, kultura, merkataritza, gastronomia, zientzia eta teknologia, zerbitzuak enpresentzat,…) garatu/sustatzeko, egungo joeretara egokituz, baina bere idiosinkrasia ahaztu barik, eta sakontzen jarraitu hiriko ikerketa-, berrikuntza- eta garapen-zentroekin loturiko ekintzetan. 
  • Ingurumena eta Klima Aldaketa. Bultzada indartsua eman behar diogu ingurumena nabarmenki hobetzea ahalbidetzen duten ekimenei eta klima-aldaketaren aurrean egokitze eta arintze mekanismoak eskaintzen dituztenei eta hiriaren ingurumen jasangarritasunean aurreratzen dutenei (mugikortasun jasangarria eta ez-kutsakorra, auzo guztietan kalitatezko eremu publikoak dituen hiri ingurua, zerbitzu publikoen gertutasuna, efizientzia energetikoa, kontsumo jasangarria, etab.).

Eta hau guztia publiko/publiko eta publiko/pribatuaren arteko elkarlanari esker, gobernatzeko modu berrietan aurrera eginez. Hiritarren inplikazio eta parte-hartze handiagoa sustatuz Donostiako bizi-kalitatea hobetzeko bidean, eta baita zerbaiten partaide izatearen eta erantzukidetasun sentimentua indartuz, horrela, hiriko kapital sozialaren eraketa laguntzen delarik.

Informazio gehiago Donostiako 2030 Estrategia Bulegoa