Berriak

IKEIk Euskaraldiarekin bat egin du eta euskararen erabilera sustatzeko bi arigune sortu ditu

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean Euskaraldia martxan izango da Euskal Herrian. IKEIk Euskaraldiaren alde egingo du berriro, enpresa barruko hizkuntza-ohiturei arreta berezia eskainiz eta euskarari gero eta leku zabalagoa emanez.

Aurten, gainera, bi Arigune sortu dira, bata barnekoa eta bestea kanpokoa. Uneoro euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen duten espazioak dira, eta bertan "ahobizi" edo "belarriprest" moduan parte hartu daiteke. 

Euskaraldiak aukera ona eskaintzen dio IKEIri euskararen erabileraren normalizazioan barnetik egiten ari den lanari jarraipena emateko, ekimenak proposatzen duen ariketa dagoeneko martxan dauden euskara planen osagarri baita.