Berriak

Covid-19tik eratorritako konfinamendu-neurriek telelanean duten eragina

COVID-19 pandemiaren hedapenak eta pandemiari lotutako 2020ko martxoan hartutako etxeko konfinamendu-neurriek, telelana "inprobisatzera" behartu dituzte enpresa eta langile asko, aurretik esperientzia handirik izan gabe.

Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Bateratuak (JRC) eskatuta, eta Espainiako kasuari dagokionez IKEIk egindako azterlan honen emaitzek erakusten dutenez, langile espainiarren proportzio handi batek telelana termino nahiko onetan onartu du. Horietako gehienak etorkizunean telelana gehiago egiteko prest egongo lirateke, baldin eta telelana eta lantokiko presentzia fisikoa modu orekatuan konbinatu ahal izango balira. 

Hala eta guztiz ere, ikerketak gai bereziki gatazkatsu batzuk ere identifikatu ditu, telelanarekin zerikusia dutenak eta kontziliazioarekin lotutakoak (zaila da kontziliazioa kudeatzea egun osoa etxean ematen denean), lan-denborarekin lotutakoak (batzuetan luzea eta gelditzeko arazotsua) edo lan-osasunarekin lotutakoak, bai fisikoa (bereziki giharretako eta hezurretako nahasmenduekin zerikusia dutenak), bai psikosoziala (isolamendu-sentimenduak). Ikerketa Europako hainbat herrialdetan egindako ikerketa zabalago baten parte da.

Espainiako txostena hemen dago eskuragarri: https://ideas.repec.org/p/ipt/laedte/202008.html
Eta Europako hemen: https://ideas.repec.org/p/ipt/laedte/202011.html