Berriak

IKEIk LIFE IP URBAN KLIMA 2050 europar proiektuaren barruko ekonomia zirkularreko gidaritza-lantaldean parte hartzea

Naturklima, Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioa, buru duen lantalde hau, Tecnum - Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolaren laguntzarekin, LIFE IP URBAN KLIMA 2050 proiektu integratuaren ekintzetako bat da, lurraldeko gobernantza-eredu berrien testuinguruan.

Lehenengo saioan, lantaldeak Gipuzkoan oinarritutako enpresa eta erakundeek ekonomia zirkularraren arloan duten jardueran sakondu du, eta horren gaineko ikuspegia aztertu du, baita hura hedatzeko oztopoak eta aukerak ere.

Oro har, LIFE IP URBAN KLIMA 2050 proiektu integratua Euskadiko klima-ekintzako proiekturik handiena da. 19,8 milioi euro inbertituko ditu zuzenean ekintza klimatikoetan, eta horiek % 51n finantzatuko ditu Europar Batasunak.

Proiektu horrek euskal lurraldea eraldatuko du, guztira 40 ekintza koordinatuz proiektuak irauten duen sei urteetan. Gainera, KLIMA 2050 Euskal Autonomia Erkidegoko Klima Aldaketaren Estrategiaren hedapen eraginkorra erraztuko du.