Berriak

Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo- Lankidetzako Erakundeentzat (TLE) nazioartean aitzindaria den jomuga turistiko adimenduaren (JTA) metodologia egokitzeko IKEIren laguntza teknikoa

Basquetourrek sustatuta, eta Tecnaliarekin lankidetzan, SEGITTURek garatutako egungo JTA metodologia egokitzeaz gain, metodologia egoki hori Euskadiko hiru TLE-tan ezartzeko hiru proba pilotu ere egingo dira.

Proiektuari esker, batetik, JTA proiektuaren erreferentzia-ereduaren faktoreei eta irizpideei dagokienez, Euskadin hautatutako TLEen egungo egoera definitu ahal izango da, eta, bestetik, Jomuga Turistiko Adimendunen garapenean aurrera egiteko TLEek egin behar dituzten jarduerak identifikatu ahal izango dira. 

IKEIko lantaldea gaur egun jomugekin lanean ari da metodologia egokitzen, Diagnostikoa eta Ekintza Planak egin aurretik. Plan horiek, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren Esparruan integratuta, hautatutako TLEak Jomuga Turistiko Adimendun bihurtzea bultzatuko dute. 

Martxan jarri aurretik, JTA metodologia eskualde mailan egokitzea alde batetik BASQUETOURekin balioztatuko da, eta ondoren SEGITTURekin, eta baita metodologiaren jabea den Turismoko Estatu Idazkaritzarekin ere.