Berriak

Nola egin aurre zahartzen ari diren plantillak kudeatzeko erronkari?

Gipuzkoako 33 enpresak gogoeta egin dute erakundeetan pertsonak kudeatzeko, adinaren faktoreak duen eraginaren inguruan. IKEIk eta ADEGIko gizarte-berrikuntzako foroak kudeatzen duten tailer honek, gero eta ugariagoa den kolektibo seniorra (55 urte eta gehiago) izateak, enpresentzat dakarren erronka du ardatz: aukera ala erronka?

Jardunaldi hau metodologia dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez egituratzen da, Gipuzkoako enpresetan adinaren kudeaketari buruz aurkeztutako datu panelaren hausnarketa eta kontraste kualitatiboa egiteko. Euskarri-informazio hori Gipuzkoako 365 enpresei  neurrira egindako inkestatik dator (20 lanpostu baino gehiagokoak eta sektore pribatukoak).

Landutako alderdiak honako hauek dira: plantillaren adinaren ezagutza eta diagnostikoa, sarrera eta irteeren kudeaketa, adinarekin lotutako ekimenen presentzia lan-arriskuen prebentzioko eta/edo prestakuntzako planetan, belaunaldi arteko taldeen kudeaketa eta/edo pertsonen motibazioarekin eta inplikazioarekin lotutako alderdiak bizitza profesionalean zehar. 

Ekimen hau, IKEIk enpresetan pertsonek duten zeregina ezagutu, aztertu eta bultzatzeko garatutako ikerketa-ildoaren esparruan kokatzen da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren babesa du.