Berriak
IKEIk EITB Median aztertu du pandemiak 18 hilabete hauetan enpleguan izan duen eragina
2021eko irailaren 14an 18 hilabete bete dira covid-19aren pandemia sortu zenetik. Azterketaren helburua da aurkeztea eta baloratzea nola geunden (pandemia aurretik) eta nola gauden (18 hilabete geroago) lan-merkatuko hiru adierazleei dagokienez: enplegua (Gizarte Segurantzako afiliazioa), langabezia (erregistratutako langabezia) eta ABEE-k eragindako pertsonak.
Euskadik eta Nafarroak enplegu-galera nabarmena erregistratu zuten (4-6 hilabete), baina baita pixkanakako errekuperazioa ere (12-10 hilabete), pandemia aurreko afiliazio-mailetan uzten gaituena (ia-ia Euskadin eta Nafarroan lortu dena); ez, ordea, erregistratutako langabetu tasari dagokionez, handiagoa izaten jarraitzen baitu.
Krisi hau, sorreragatik eta iraupenagatik, oso bestelakoa da 2008ko krisiarekiko. Desberdintasun nagusietako bat da agintari politiko eta ekonomikoek bat egin izana krisiari aurre egiteko neurriak hartzerakoan. Ildo horretan, covid-ABEE-ak funtsezko tresna izan dira pertsonek beren lanpostuarekin duten lotura mantentzeko.
Emaitza hauez gain, aipatzekoa da jarduera ekonomikoaren arabera aldatu egiten dela enpleguaren susperraldiaren erritmoa eta maila; izan ere, jarduera bakoitzak krisiaren eragin desberdina izan du eta horri lehendik zituzten joerak gehitzen zaizkie. Azkenik, inpaktuak eta orain arte izandako irteera erlatiboak aurreko krisialdietako disfuntzio berberak berresten dituzte: emakumeen enpleguaren errekuperazio apalagoa, gazteen enpleguaren kalteberatasun handiagoa eta/edo 45 urte eta gehiagoko langabeak lan merkatura birsartzeko arazoak. Beraz, erronka enplegu-bolumena berreskuratzea eta sendotzea da, baina, batez ere, pertsonen enplegagarritasun-ibilbidea hobetzea.
IKEIko Lide Salvadorrek eta Aitziber Usabiagak EITB Mediako hainbat saiotan aztertu dituzte datu hauek berriki.
- En Jake
- Nos echamos a la calle (01:17 tik aurrera)
- Boulevard Radio Euskadi (8. minututik aurrera)
- Euskadi Irratia: 1. hitzaldia, 2. hitzaldia, 3. hitzaldia
-
IKEI eskulan eskasiak bereziki eragindako sektoreetan, arazo hau murrizteko Europar Batasuneko jardunbide publiko onenak aztertzen ari da
Proiektu hau, Dublingo Bizi eta Lan Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioaren enkarguz egiten ari da eta helburutzat dauka identifikatzea zein esku-hartze publiko mota diren eraginkorrenak gaur egun Europako sektore eta okupazio...
Irakurri gehiago >
-
IKEI Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean ari da 2021-2024 Enplegu Plan Estrategikoa egiteko
Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzak bultzatuta, 2021-2024 Enplegu Plan Estrategikoa, 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategian definitutako gako estrategikoak zehaztera zuzenduko da. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzako sailetan...
Irakurri gehiago >
-
2021eko bigarren lauhilekoaren M&A balantzea
2020. urtean Espainiako M&A merkatuaren dinamismoa uzkurtu zen (aurreko ekitaldiarekin alderatuta), eta 2021aren hasieran pixkanakako susperraldia nabarmentzen hasi zen. Testuinguru horretan, 2021eko bigarren lauhilekoa...
Irakurri gehiago >
-
Leioako Etxebizitza Hutsen Errolda egingo du IKEIk
Udalerrian gaur egun 13.705 familia-etxebizitza daude (Eustat, 2020), eta Udalak jakin nahi du zenbat dauden benetan hutsik, Euskadiko Etxebizitza Desgaituen Erregistroan sartzeko asmoarekin.
Irakurri gehiago >
-
Dominikar Errepublikako produktu kosmetikoen 50 enpresen merkataritza-kudeaketarako gaitasuna hobetzeko eta esportazio-planak egiteko IKEIren laguntza teknikoari hasiera eman zaio
Proiektuaren helburua produktu kosmetikoen balio-katea osatzen duten enpresen merkataritza-kudeaketa sendotzea da. Hori lortzeko, parte hartzen duten enpresen produktu kosmetikoen esportazioak areagotuko dituzten...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk AMPOri 2021-2023 Plan Estrategikoa definitzen lagundu dio
Covid krisian murgilduta, balbulen fabrikatzaileak 2020an fakturazioa %20 handitu zuen 2019arekin alderatuta, eta 163 milioi eurora iritsi zen.
Irakurri gehiago >
-
Kultura - Erreferente izateko erronka duen Sopelako Erabilera Anitzeko eraikin berriaren Azterlan Ekonomiko-Finantzarioa aurkeztu berri da.
2014. urtean IKEIK egindako txostenetik Udal Liburutegia barneratzen zuen Erabilera Anitzeko eraikin berri bat, eraikitzeko egokitasuna bermatzen zen.
Irakurri gehiago >
-
Abian da Gaztela eta Leongo Hornidura Azoken bikaintasun mailari buruzko azterlana
"Gaztela eta Leongo Merkatu Bikainen Sarea" eratzeko eredua ezarriko du, Erkidegoko udal-merkatuen kalitatea, bikaintasuna eta modernitatea bermatzeko.
Irakurri gehiago >
-
Santanderko Udal Etxebizitza Planaren lanketa hasi da IKEIren laguntza teknikoarekin
Planak arreta berezia jarriko du etxebizitza-larrialdietarako alokairu sozialeko etxebizitzen udal-parkea handitzean, bai eta SVStik arrazoizko prezioan eskaintzen diren etxebizitzen eskaintzan ere.
Irakurri gehiago >
-
Euskal kontsumitzaileen konfiantzaren hobekuntza garrantzitsua aztertu du IKEIk EITB Mediarentzat
2021eko bigarren hiruhilekoan, Euskadiko kontsumitzaileen konfiantza-indizea (Laboral Kutxa) nabarmen hobetu da, eta pandemiak iraun duen bitartean izan duten ezkortasunetik urrundu da.
Irakurri gehiago >
-
IKEI InnoBasquerekin lankidetzan ari da berrikuntza-kasu praktikoen deialdian
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, emaitza onak dituzten berrikuntza-kasuak bilatzen ari da. Kasu hauek, gutxienez berrikuntzarako hiru aukera-eremu hauetako batekin lotuta egon beharko dira:
Irakurri gehiago >
-
2021eko lehen lauhilekoaren M&A balantzea
Bat-egite eta erosketen Espainiako merkatuak 631 operazio itxi ditu 2021 urteko lehen 4 hilabeteetan. Zifra horrek erakusten du 2020ko ekitaldiko azken hilabeteetan ikusitakoaren antzeko inbertsio-erritmoa dagoela, baina...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk Euskadiko jaiotzek izan duten bilakaera aztertu du EITB mediarako
2020ra arte Euskadin izandako jaiotzak (Eustat) eta 2021eko lehen hiruhilekoari dagokion estimazioa (EIN) jasotzen ditu. Guzti hau, gurasoen adinaren bilakaerarekin eta ama atzerritarren ekarpenarekin osatzen da.
Irakurri gehiago >
-
Eibarrek Merkataritza Berpizteko Plan Berezi (MBPB) berria du, IKEIk diseinatua eta 2024ra arte indarrean egongo dena
Duela gutxi aurkeztutako MBPBak, Eibarko merkataritza-sektorean Covid-19ak izandako eragina erakusten du, eta egoera berri honetara eta pandemiak udalerriko merkataritzan izan dituen ondorioetara egokitutako biziberritze-neurriak...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk sagardoaren merkatuari buruz egindako azterketa sektoriala aurkeztu da
Hazi Fundazioak sustatuta, Euskadiko sagardo sektorearen aintzatespena lantzen du azterlanak. Helburua da informazio-base erabilgarri bat izatea euskal produktuaren posizionamendua hobetzen lan egiten duten eragile publiko eta...
Irakurri gehiago >
-
IKEI Gipuzkoako enpleguaren kalitatea aztertzen ari da
Azterlana Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Departamentuak bultzatzen du eta Lurraldeko enpleguaren kalitatearen ikuspegi orokorra izatea du helburu.
Irakurri gehiago >
-
Oarsoaldeak 24 milioi euro jaso ditu, IKEIren laguntza teknikoarekin, eskualdean trakzio-proiektuak garatzeko
IKEI Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Oarsoaldea eskualdeko udalekin batera aritu da berpizte sozioekonomikorako Eskualdeko Plan Estrategikoa egiten. Plan horren bidez, 24 milioi euro lortu dira lehentasunezko proiektuak...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk European Agency for Safety and Health at Work-rako (EU-OSHA) egindako azterlana: laneko aniztasuna eta lan osasuna
Muskulu-hezurretako nahasmenduak lan-osasuneko arazo ohikoenetako bat dira Europan, eta ondorio garrantzitsuak dituzte langileentzat, enpresentzat eta, oro har, gizartearentzat.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk aholkulari tekniko gisa parte hartu duen Eibarko ETEen Planaren bigarren edizioaren balorazio altua
Programa, lehiakortasuna hobetzeko plan bat zehaztu eta gauzatzen bideratzeko, laguntza espezializatua zein banakakoa ematera zuzendua dago. Bertan Eibarko 14 industria-enpresak parte hartu dute.
Irakurri gehiago >
-
"Latinoamerikak asko baloratzen ditu 'know-how' -a eta Europako kudeaketa-metodologiak", Timo Perezi Enpresa Estrategian egindako elkarrizketa
Estrategia Empresarial-ek Timo Pérez, IKEIko Nazioarte arloko bazkide zuzendaria, elkarrizketatu du berriki, kanpoko merkatuetan egiten dugun jardueraz eta nazioartekotzearen arloko erronka berriez hitz egiteko.
Irakurri gehiago >
-
Espainiako familia-enpresetako liderren % 70k baino gehiagok ez du Ondorengotza Planik
Hori da, hain zuzen ere, "Espainiako familia enpresak ondorengotzaren erronkaren aurrean: belaunaldi ikuspegi desberdinak" azterlanaren ondorio nagusietako bat. Azterketa hau egin dutenak STEP Project (Successful...
Irakurri gehiago >
-
IKEI emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean Emakumearen Nazioarteko Egunean
IKEIko Berdintasun Batzordeak sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du lan-eremuan genero-berdintasunaren arloan, eta enpresa-munduan pertsonek dituzten portaeretan eta jarreretan eragiten duten faktoreei buruz hausnartzeko...
Irakurri gehiago >
-
IKEIren parte-hartzea Emakunderen "Aurrerapenak lan-osasunean eta lan-baldintzak genero-ikuspegiarekin” jardunaldian
Laura Gallok eta Jessica Duranek lan-arriskuen eta horien ondoriozko kalteen aurreko jarreretan eta portaeretan eragiten duten genero-faktore nagusien inguruan egindako ikerketa aurkeztu dute.
Irakurri gehiago >
-
Prestakuntza dualaren finantzaketa Europar Batasunean – Cedefop-en azterlana IKEIren parte-hartzearekin
Txosten hau Europako hainbat taldeek osatutako partzuergo batek egin du eta horien artean IKEI dago. Txosten honetan, lehen aldiz, Europar Batasunean eta Erresuma Batuan dauden prestakuntza dualaren adibide nazionalak...
Irakurri gehiago >