Berriak

IKEI Gipuzkoako enpleguaren kalitatea aztertzen ari da

Azterlana Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Departamentuak bultzatzen du eta Lurraldeko enpleguaren kalitatearen ikuspegi orokorra izatea du helburu.

Horretarako, Gipuzkoako enpleguaren kalitatearen inguruko inkesta bat luzatu die enplegatu zein autonomoei, pandemiaren edo telelanaren hedapenaren inpaktuei erreparatuz, besteak beste. 

Emaitzak hilabete batzuk barru egongo dira eskuragarri. 

IKEIk esperientzia handia du enpleguaren eta lan-merkatuaren arloko proiektuetan, eta bertan jarduten duten erakunde eta organismo nagusientzat lan egin du, bai Euskadin, bai nazioartean (Europar Batzordea).