Berriak

IKEIk Zilarrezko Bikain euskararen kalitate ziurtargiria lortu du

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean, badugu zer ospatu, azken urteetako lanaren ondorioz, IKEIk, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortu duelako (tarteko-maila). Honek, beste urrats bat suposatzen du 2018an lortu genuen Bikaineko oinarrizko-mailarekiko.

Badira urte batzuk IKEIk euskararekiko konpromezua hartu zuenetik lanean diharduela, euskararen presentzia eta erabilera bultzatuz, bai barnera begira eta baita kanpo harremanetan ere.

Ziurtagiri hau egunerokotasunean euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzen jarraitzeko motibazio gisa jasotzen dugu.