Berriak

IKEIk laguntza teknikoa eskaini dio Eusko Jaurlaritzari Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren Behatokia abian jartzeko, pentsioen arloko gaurkotasunaren jarraipena egiteko

Ezagutzan eta hausnarketan lagunduko duen tresna bat izango da.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak, Finantza Politikako Zuzendaritzak, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren Behatokiaren egoitza elektronikoa jarri du abian. Egoitza elektroniko hori pentsioei eta gizarte-aurreikuspen osagarriari buruzko aktualitatearen jarraipena egiteko tresna tekniko iraunkorra izango da.

Europako Kontseiluak pentsio bideragarriak eta kalitatekoak bermatuko dituzten estrategia nazionalen arloan ezarritako helburuetako batean sartzen da proiektua: pentsioen erreformen eta politiken kontrol efizienterako informazio- eta metodologia-oinarriak hobetzea. Helburua da euskal administrazioek eta sektoreko gainerako eragileek ezagutza egokia izatea, estrategiak eta jarduera-planak ahalik eta ondoen egiteko.

Behatoki hori, Eusko Jaurlaritzak 2006ko urtarrilaren 10ean onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Aurreikuspen Osagarriko Planean definitutako bost ardatz estrategikoetako hirugarrenean jasota zegoen.

Bere lana hedatzen laguntzeko, Gizarte Aurreikuspenaren Behatokiak aldizkako newsletterrak prestatu eta banatuko ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-aurreikuspen osagarriaren behatokia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus