Berriak
Berrikuntza Laguntzeko Programa 320 enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) Guatemalan
Guatemala Errepublikako gobernuak eta Garapenerako Amerika Arteko Bankuak –BID-, 2012ko abuztuaren 24an 1734/OC-GU Mailegu Kontratua sinatu zuten, elkarlanean jarduteko Inbertsio Estrategikoen eta Ekoizpenaren Eraldaketaren Programaren egikaritzean, ekonomiaren eta, zehazki, enpresen produktibitate-mailak hobetzen jarraitzeko gobernuaren esfortzuei babesa erakusteko helburu orokorrarekin. Bere xedea enpresen garapena, enplegua sortzea eta inbertsioa mugatzen dituzten hesiak ezabatzen laguntzea da, eta herrialdearentzat lehentasunezko sektore eta eskualdeetako enpresen produktibitate-mailei eustea. Proiektu hau 2018 urtean zehar gauzatzen ari da IKEI research & consultancy eta TECNALIA Fundazioak osatutako Partzuergoaren bitartez.
Proiektu honen Helburu Orokorra Berrikuntza Laguntzeko Programa Inplementatzea da, zeinak modu zuzenean eragitea bilatzen duen 320 Enpresa Txiki eta Ertainetan, nagusiki helburu sektoretakoak (Agroindustria, Baso-Egurra, Industria, Turismoa eta IKTak) baina betiere irekia egonik beste jarduera-sektore batzuetara. Programa honen bitartez, berrikuntza gaietan enpresek dituzten gaitasunak sustatzea eta hobetzea lortu nahi da, eta hori aplikatuko zaie maila-aurreratuko 32 enpresei, erdi-mailako 96 enpresei eta lehen-mailako 192 enpresei. Berrikuntzako Sistema Nazionalaren garapena bultzatuz eta hura osatzen duten erakundeen gaitasunak bultzatuz, berrikuntza lehia abantaila ematen duen elementua izatea lortu nahi da.
Programa honen Helburu Espezifikoak dira:
- Berrikuntza-gaitasunak garatu 320 ETE-ei emandako asistentzia teknikoaren bitartez, enpresen egokitzeko potentziala eta etengabe produktu berriak (ondasunak edo zerbitzuak) edo nabarmenki hobetuak izan direnak garatu, aplikatu eta merkatura eramateko potentziala handitzeko, azken hauek eragin oso agerikoa izan beharko dutelarik enpresen lehiakortasunean eta hazkundean. Egokia den momentuan, enpresek gai izan beharko dute euren negozio-ereduan, merkataritza estrategian eta barne-prozesuetan berrikuntzak ezartzeko.
- Lekuko gaitasunak garatu berrikuntza sustatu ahal izateko gobernuko erakundeetan, enpresen garapena laguntzeko unitateetan, akademietan, erakundeetan eta ekimenera loturiko enpresa eta pertsonetan, hemen sartzen delarik mentoreen lana.
- Lortutako eraginak aztertu eta informazioa izan programaren ondorengo zikloetan hobekuntzak barneratzeko.
- Lehiakortasuna Hobetzeko planen garapena.
- Negozio-Planen garapena.
- Programan parte hartzen duten enpresa aurreratuenen nazioarteratzea sustatu, enpresa-misioak eginez.
- Online erabilgarri egongo den plataforma digital bat garatu, programari loturik dauden maila desberdinetako erabiltzaileentzako edukiak administratzea ahalbidetuko duena. Interneten interfaze publiko bat izan beharko du informazio-sistemara sartzeko atari gisa lan egingo duena eta programaren garapenak, albisteak eta bestelako informazio interesgarria zabaltzeko balioko duena, eta era berean, ezarritako helburuen lorpena neurtzeko txostenak burutu beharko ditu.
- Ezagutza eman Berrikuntza Laguntzeko Programaren Inplementazioan euskarri gisa balioko duten berrikuntza-tresnetan.
Informazio gehiago:
www.innovemosguate.com
-
IKEIk La Linea de la Concepcion-eko Merkatu Zentrala birmoldatzeko egiten ari den bideragarritasun-azterketari hasiera eman zaio
Proiektuaren helburua La Lineako merkatua merkataritza-ekipamendu berri bihurtzeko oinarriak diseinatzea da, hirigunean duen merkataritza-protagonismoa berreskuratzeko.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk Erdialdeko Amerikako eta Dominikar Errepublikako SBDCS zentroen jardueren ebaluazioa egin du
Proiektuaren helburua izan da lau herrialde horietan SBDC eredua finkatzea eta sendotzea, bai eta Erdialdeko Amerikako Eskualde Sarea eta Dominikar Errepublikako Zentroen Sarea indartzea ere.
Irakurri gehiago >
-
Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak ekimen aitzindari bat bultzatu du unibertsitate-lankidetzan
AECTek (Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak) bultzatutako proiektuaren erronka hiru lurralde-eremuetako unibertsitateen arteko lehen lankidetza-estrategia lantzea da. Horretarako, IKEIren laguntza izango du,...
Irakurri gehiago >
-
INNOBIDEAK Programarako (SPRI Taldea) deialdi irekiera
SPRI Taldeak iragarri berri du “INNOBIDEAK” Programa abian jarriko dela. Programa horren bidez, euskal enpresen lehiakortasunari eusteko premia larriari erantzuna eman nahi zaio, egungo egoera ekonomikoaren erronkei aurre egiten...
Irakurri gehiago >
-
Krisia gainditzea eta enpresa berriz martxan jartzea
Hainbat astez pandemiaren osasun-kontrolean murgilduta egon ondoren, Administrazioak ezohiko neurriak aktibatu ondoren (lanekoak, finantzakoak, fiskalak, merkataritzakoak...) eta enpresetan talka-jarduera jakin batzuk ezarri...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina etxebizitzaren merkatuan
IKEIk berriki egindako Covid-19ak Euskadin izango duen eragin ekonomikoaren azterketarekin jarraituz, ohar hau 2020rako eta 2021erako hazkunde ekonomikoaren eta enpleguaren aurreikuspenarekin hasten da, egoera aldaketa honek...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina, enplegua eta ikastearen garrantzia
Covid-19ak Euskadin izaten ari duen eragin ekonomikoaren inguruan IKEI egiten ari den analisiari jarraipena emanez, oraingo honetan pertsonen prestakuntza-profilak eta langabezia aztertuko ditugu, helduen bizitza osoko...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina, enpresa-ehuna eta jarduera berritzailearen garrantzia
Covid-19ak Euskadin izaten ari den eragin ekonomikoaren inguruan IKEIk egiten ari den azterketari jarraipena emanez, ohar honek krisi honek euskal enpresa ehunean duen eraginaren inguruko informazioa jasotzen du.
Irakurri gehiago >
-
Mailakatze progresiboa,... eta orain zer?
Aurrea hartzea, espiritu analitikoa eta epe luzerako ikuspegia (ziurgabetasun handiko egoeran), kudeatzaile orok hartu behar dituen funtsezko jarrera bihurtu dira, Covid krisiak sortutako ondorioei aurre egiteko. Era berean,...
Irakurri gehiago >
-
Konfinamendu-garaietako telelanari buruzko Europako azterketa
IKEI lankidetzan ari da Europako Batzordeko Joint Research Centrerekin, Covid-19ren osasun-larrialdiaren ondoriozko konfinamendu-neurriek telelanean duten eraginari buruzko azterlan kualitatibo batean.
Irakurri gehiago >
-
Bizkaia Aurrera!: Bizkaiko ekonomia suspertzeko laguntzak
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak BIZKAIA AURRERA! abian jarriko duela iragarri berri du. Urgentziazko Plan honen helburua da lurraldea suspertzea, pertsonen, enpresen eta sektoreen eskura neurri ekonomiko sorta...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina eta merkataritza: eguneroko jarduera udalerrietan
Covid-19ak Euskadin izaten ari den eragin ekonomiko eta sozialaren inguruan IKEIk egiten ari den azterketari jarraipena emanez, ohar honek merkataritzaren adierazle nagusien bilakaerari buruz argitaratu berri den informazioa...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina eta enplegua: apirila edo dagoeneko hemen dagoen eszenatokia
Covid-19ak Euskadin izaten ari den eragin ekonomikoaren inguruan IKEIk egiten ari den azterketari jarraipena emanez, ohar honek enpleguaren adierazle nagusien bilakaerari buruz argitaratu berri den informazioa jasotzen du.
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina eta turismoa; hotel-jardueraren geldiaraztea
IKEIk covid-19ak Euskadin izango duen eragin ekonomikoaren inguruan egiten ari den azterketaren eta hausnarketaren esparruan, oraingo honetan turismo-jardueran izango duen eragina aztertuko da, jarduera ekonomiko gisa eta...
Irakurri gehiago >
-
BIDERATU COVID-19 PROGRAMA; aurrerakin itzulgarriak
IKEIn adi gaude administrazio desberdinek egunez egun adosten eta bultzatzen dituzten aparteko laguntza-neurriei, zuzendaritza-aholkularitzaren arloan dugun esperientziarekin batera, enpresen eskura jartzeko eta behar diren...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina eta enplegua (2); dagoeneko kuantifika daitekeen galera
IKEItik egiten ari garen covid-19ak Euskadiko ekonomikoan izango duen eraginaren azterketaren markoan, martxoan jada gertatu den enplegu-galerari buruzko informazioa aurkeztuko dugu, eta apirilean gerta daitekeen enplegu...
Irakurri gehiago >
-
"Enpresa-Kudeatzaileentzako gida praktikoa", IKEIk egina enpresei Covid-19ak izango duen eragin ekonomikoa eta finantzarioa murrizten laguntzeko
COVID-19aren ondorioz sortutako egoerak gogor eragiten du gure eguneroko bizitzan eta baita hainbat sektoretako konpainia ugarien enpresa-jardueran ere.
Irakurri gehiago >
-
IKEI Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearekin lankidetzan dihardu “Covid-19ren ondoriozko krisiaren inpaktu finantzarioa arintzeko eta gainditzeko jarduketak” WEBINARrean
Enpresaritza jardueraren eta hortik sortutako diru-sarreren moteltze edo eteteak epe labur eta ertainerako neurri batzuk lehenbailehen hartzea dakar, kutxaren tentsioei aurre egiteko eta enpresaritza proiektuaren...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina eta pertsonei arreta emateko baliabideak: hausnarketarako
Covid-19 krisiak hainbat eremutan izan duen eraginaren azterketarekin jarraituz, eta euskal ekonomian (1) eta enpleguan (2) eragin duen astinduari buruz hausnartu ondoren, oraingoan funtsezko beste alderdi bati helduko diogu:...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19ren eragina eta enplegua: eskuragarri dauden lehen datuen azterketa
IKEIk azken egunetan egin duen covid-19ak Euskadin izandako eragin ekonomikoaren inguruko azterketari jarraipena emanez, errealitate sozioekonomikoaren dimentsio sentikorrenetako bat aztertzen jarraitzen dugu, krisi honek...
Irakurri gehiago >
-
IKEI Covid-19ren aurrean
Une zail hauetan, gure bezeroei gure elkartasuna eta lankidetza eskaini nahi diegu, gure zerbitzuekin jarraitzeko konpromisoaren bidez gauzatuta.
Irakurri gehiago >
-
IKEI Covid-19ren aurrean eta euskal ekonomian eragina
Martxoak zartada garrantzitsua ekarri du bai euskal gizartearen eta, oro har, munduaren martxan, gure agertokian covid-19 pandemia agertu zenetik, eta horren ondorioz, alarma-egoera aplikatu zenetik, hilaren 15ean.
Irakurri gehiago >
-
Hauek dira IKEI Photo Contest 3. edizioko irabazleak
Hirugarren edizio honetan, munduko txoko guztietako ia mila parte-hartzaileren 2.700 argazki baino gehiago jaso dira. Hauek aparteko sentsibilitatea eta ikuspegia erakutsi dute, guztizko esperientzia bisuala bilakatuz.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk omnikanaleko erosketa-ohiturei buruzko azterlana aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzaren "Omnikanalitatea: merkataritzarako eta kontsumorako erronkak" jardunaldian
Martxoaren 11ean Bilbon egindako Jardunaldia, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak antolatu zuten. Ekitaldia, Sonia Pérez Ezquerrak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko...
Irakurri gehiago >