Berriak

Plan Estrategiko berriaren norabidea finkatzeko, Bilboko Udal Etxebizitza erakundearen barne-hausnarketa

Bilboko Udal Etxebizitzak erakundea hausnarketa estrategiko prozesu bat garatzen ari da IKEIren laguntza teknikoarekin, 2020-23 Plan Estrategikoaren ekintza-ildo nagusiak zehazteko.

Hausnarketa honen esparruan, langile guztien parte-hartze aktiboa izan duten lan-mahai batzuk antolatu dira. Bertan, Bilboko egungo etxebizitza-beharretan eta etorkizun hurbilean aurre egin beharreko erronketan sakondu da.

Lan-mahi hauetan etxebizitzaren inguruan aipatutako gaiak honoko hauek izan dira besteak beste: sustapena, erosketa, birgaitzea eta egoitza-baliabide berriak, alokairuaren eta ondarearen kudeaketa edo herritarrentzako informazio eta orientazio zerbitzua, eta etxebizitzak eta lokalak esleitzeko eta entregatzeko prozedura. Gai hauen inguruan jasotako hausnarketek eta proposamenek, Plan Estrategiko berriaren oinarriak finkatzeko balioko dute.