Berriak
Eibarko 15 industria-enpresak hartu dute parte lehiakortasuna hobetzeko “Pymeen Plana”-ren lehen edizioan
Eibarko Udalak antolatutako programari esker, 20 langilerainoko enpresa horiek IKEIk emandako laguntza espezializatua jaso dute, lehiakortasuna hobetzeko plana zehaztu eta burutzeko.
Eibarko Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza sailak sustatutako "Eibarko Pymeen Plana" programak Eibarko 15 Pymeren lehiakortasun-mailak hobetzen lagundu du epe motz eta ertainera, era horretan, udalerriko eta eskualdeko jarduera ekonomikoa sendotu, hazi eta dibertsifikatuz. Hori guztia, egoeraren diagnosiak eta ekintza-planak egiteko laguntza tekniko baten bidez.
Prozesua 2018an hasi zen: egoeraren azterketa bat egin zen, enpresa bakoitzaren hobekuntza-arloak eta gaitasuna detektatzeko eta ekintza-plan indibidualizatuak egin ahal izateko. Ondoren, enpresei lagundu egin zitzaien zehaztutako plan horiek martxan jartzen, 2019ko azarora arte; Pyme parte-hartzaileek IKEIko aholkulari espezializatuekin elkarlanean jardun dute, beren lehiakortasun-planean jasotako ekintzak martxan jarri, kudeatu eta jarraipena egiteko.
Enpresek oso modu positiboan baloratu dute programan parte hartzea, bai programaren erabilgarritasunari, bai iraupenari, bai lortutako emaitzei dagokienez. Halaber, balorazio ona egin dute esleitutako aholkularitza-taldearen gaitasun profesionalari eta dedikazioari buruz.
Hori guztia argi geratzen da parte hartzen duten enpresa guztiek adierazten dutelako Programaren hurrengo edizioan parte hartzeko prest daudela, eta parte-hartzaileen % 92k beste enpresa batzuei parte hartzea gomendatuko lieketelako. Are gehiago, enpresa batek zera adierazi zuen balorazioan: "Programa hau aspaldi existitu izan balitz, Eibar ezagutzen dugunaren ezberdina litzateke."
Emaitza horiek ikusita, Eibarko Udalak programa horri jarraipena ematea erabaki du, "Eibarko Pymeen Plana"-ren bigarren edizio bat abian jarriz, 50 langilerainoko industria-enpresei eskaintza zabalduz.
-
Dominikar Errepublikako produktu kosmetikoen 50 enpresen merkataritza-kudeaketarako gaitasuna hobetzeko eta esportazio-planak egiteko IKEIren laguntza teknikoari hasiera eman zaio
Proiektuaren helburua produktu kosmetikoen balio-katea osatzen duten enpresen merkataritza-kudeaketa sendotzea da. Hori lortzeko, parte hartzen duten enpresen produktu kosmetikoen esportazioak areagotuko dituzten...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk AMPOri 2021-2023 Plan Estrategikoa definitzen lagundu dio
Covid krisian murgilduta, balbulen fabrikatzaileak 2020an fakturazioa %20 handitu zuen 2019arekin alderatuta, eta 163 milioi eurora iritsi zen.
Irakurri gehiago >
-
Kultura - Erreferente izateko erronka duen Sopelako Erabilera Anitzeko eraikin berriaren Azterlan Ekonomiko-Finantzarioa aurkeztu berri da.
2014. urtean IKEIK egindako txostenetik Udal Liburutegia barneratzen zuen Erabilera Anitzeko eraikin berri bat, eraikitzeko egokitasuna bermatzen zen.
Irakurri gehiago >
-
Abian da Gaztela eta Leongo Hornidura Azoken bikaintasun mailari buruzko azterlana
"Gaztela eta Leongo Merkatu Bikainen Sarea" eratzeko eredua ezarriko du, Erkidegoko udal-merkatuen kalitatea, bikaintasuna eta modernitatea bermatzeko.
Irakurri gehiago >
-
Santanderko Udal Etxebizitza Planaren lanketa hasi da IKEIren laguntza teknikoarekin
Planak arreta berezia jarriko du etxebizitza-larrialdietarako alokairu sozialeko etxebizitzen udal-parkea handitzean, bai eta SVStik arrazoizko prezioan eskaintzen diren etxebizitzen eskaintzan ere.
Irakurri gehiago >
-
Euskal kontsumitzaileen konfiantzaren hobekuntza garrantzitsua aztertu du IKEIk EITB Mediarentzat
2021eko bigarren hiruhilekoan, Euskadiko kontsumitzaileen konfiantza-indizea (Laboral Kutxa) nabarmen hobetu da, eta pandemiak iraun duen bitartean izan duten ezkortasunetik urrundu da.
Irakurri gehiago >
-
IKEI InnoBasquerekin lankidetzan ari da berrikuntza-kasu praktikoen deialdian
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, emaitza onak dituzten berrikuntza-kasuak bilatzen ari da. Kasu hauek, gutxienez berrikuntzarako hiru aukera-eremu hauetako batekin lotuta egon beharko dira:
Irakurri gehiago >
-
2021eko lehen lauhilekoaren M&A balantzea
Bat-egite eta erosketen Espainiako merkatuak 631 operazio itxi ditu 2021 urteko lehen 4 hilabeteetan. Zifra horrek erakusten du 2020ko ekitaldiko azken hilabeteetan ikusitakoaren antzeko inbertsio-erritmoa dagoela, baina...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk Euskadiko jaiotzek izan duten bilakaera aztertu du EITB mediarako
2020ra arte Euskadin izandako jaiotzak (Eustat) eta 2021eko lehen hiruhilekoari dagokion estimazioa (EIN) jasotzen ditu. Guzti hau, gurasoen adinaren bilakaerarekin eta ama atzerritarren ekarpenarekin osatzen da.
Irakurri gehiago >
-
Eibarrek Merkataritza Berpizteko Plan Berezi (MBPB) berria du, IKEIk diseinatua eta 2024ra arte indarrean egongo dena
Duela gutxi aurkeztutako MBPBak, Eibarko merkataritza-sektorean Covid-19ak izandako eragina erakusten du, eta egoera berri honetara eta pandemiak udalerriko merkataritzan izan dituen ondorioetara egokitutako biziberritze-neurriak...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk sagardoaren merkatuari buruz egindako azterketa sektoriala aurkeztu da
Hazi Fundazioak sustatuta, Euskadiko sagardo sektorearen aintzatespena lantzen du azterlanak. Helburua da informazio-base erabilgarri bat izatea euskal produktuaren posizionamendua hobetzen lan egiten duten eragile publiko eta...
Irakurri gehiago >
-
IKEI Gipuzkoako enpleguaren kalitatea aztertzen ari da
Azterlana Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Departamentuak bultzatzen du eta Lurraldeko enpleguaren kalitatearen ikuspegi orokorra izatea du helburu.
Irakurri gehiago >
-
Oarsoaldeak 24 milioi euro jaso ditu, IKEIren laguntza teknikoarekin, eskualdean trakzio-proiektuak garatzeko
IKEI Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Oarsoaldea eskualdeko udalekin batera aritu da berpizte sozioekonomikorako Eskualdeko Plan Estrategikoa egiten. Plan horren bidez, 24 milioi euro lortu dira lehentasunezko proiektuak...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk European Agency for Safety and Health at Work-rako (EU-OSHA) egindako azterlana: laneko aniztasuna eta lan osasuna
Muskulu-hezurretako nahasmenduak lan-osasuneko arazo ohikoenetako bat dira Europan, eta ondorio garrantzitsuak dituzte langileentzat, enpresentzat eta, oro har, gizartearentzat.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk aholkulari tekniko gisa parte hartu duen Eibarko ETEen Planaren bigarren edizioaren balorazio altua
Programa, lehiakortasuna hobetzeko plan bat zehaztu eta gauzatzen bideratzeko, laguntza espezializatua zein banakakoa ematera zuzendua dago. Bertan Eibarko 14 industria-enpresak parte hartu dute.
Irakurri gehiago >
-
"Latinoamerikak asko baloratzen ditu 'know-how' -a eta Europako kudeaketa-metodologiak", Timo Perezi Enpresa Estrategian egindako elkarrizketa
Estrategia Empresarial-ek Timo Pérez, IKEIko Nazioarte arloko bazkide zuzendaria, elkarrizketatu du berriki, kanpoko merkatuetan egiten dugun jardueraz eta nazioartekotzearen arloko erronka berriez hitz egiteko.
Irakurri gehiago >
-
Espainiako familia-enpresetako liderren % 70k baino gehiagok ez du Ondorengotza Planik
Hori da, hain zuzen ere, "Espainiako familia enpresak ondorengotzaren erronkaren aurrean: belaunaldi ikuspegi desberdinak" azterlanaren ondorio nagusietako bat. Azterketa hau egin dutenak STEP Project (Successful...
Irakurri gehiago >
-
IKEI emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean Emakumearen Nazioarteko Egunean
IKEIko Berdintasun Batzordeak sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du lan-eremuan genero-berdintasunaren arloan, eta enpresa-munduan pertsonek dituzten portaeretan eta jarreretan eragiten duten faktoreei buruz hausnartzeko...
Irakurri gehiago >
-
IKEIren parte-hartzea Emakunderen "Aurrerapenak lan-osasunean eta lan-baldintzak genero-ikuspegiarekin” jardunaldian
Laura Gallok eta Jessica Duranek lan-arriskuen eta horien ondoriozko kalteen aurreko jarreretan eta portaeretan eragiten duten genero-faktore nagusien inguruan egindako ikerketa aurkeztu dute.
Irakurri gehiago >
-
Prestakuntza dualaren finantzaketa Europar Batasunean – Cedefop-en azterlana IKEIren parte-hartzearekin
Txosten hau Europako hainbat taldeek osatutako partzuergo batek egin du eta horien artean IKEI dago. Txosten honetan, lehen aldiz, Europar Batasunean eta Erresuma Batuan dauden prestakuntza dualaren adibide nazionalak...
Irakurri gehiago >
-
“IKEI, 25 urte baino gehiago nazioartekotzearen arloan lan egiten”, SPRIren Euskal Enpresaren Blogean egindako elkarrizketa
SPRIk IKEIren jardueraren berri eman du berriki bere blogean argitaratutako elkarrizketa zabal batean.
Irakurri gehiago >
-
IKEIren lankidetzarekin diseinatu diren Bilboko Etxebizitzaren Plan Zuzentzailea eta Bilboko Udal Etxebizitzak-en Plan Estrategikoa aurkeztu dira
Bi estrategia horien helburua Bilboko pertsonen etxebizitza duinaren eskaera asetzea da, alokairu sozialaren eta hiri-berroneratzearen bidez, izaera sozial eta urbanistikoko udal-politikekin lankidetzan. Udalerriko baliabideen...
Irakurri gehiago >
-
Next Generation EU Funtsak: IKEIren zerbitzu eskaintza
Jakina denez, Europar Batasunak hainbat neurri jarri ditu martxan osasun-krisiak eragindako krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko. Zehazki, «Next Generation EU» izeneko tresnak espektatiba handiak piztu ditu eragile publiko...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19tik eratorritako konfinamendu-neurriek telelanean duten eragina
COVID-19 pandemiaren hedapenak eta pandemiari lotutako 2020ko martxoan hartutako etxeko konfinamendu-neurriek, telelana "inprobisatzera" behartu dituzte enpresa eta langile asko, aurretik esperientzia handirik izan gabe.
Irakurri gehiago >