Berriak

Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Funtsen jarraipen batzordea egin da, non IKEI-k parte hartu duen laguntza teknikoa eskainiz

Joan den maiatzaren 17an, Miñanoko Parke Teknologikoan, Vitoria-Gasteizen, egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) 2014-2020 Programa Eragilearen seigarren Jarraipen Batzordea. Bileran presidentekide izan ziren Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza saileko zuzendaria, Jordi Campas, eta Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioko Komunitate Funtsen zuzendaria, Jorge Garcia Reig, eta, gainera, parte hartu zuten Europar Batzordeko Eskualdeko Zuzendaritza Nagusiko (Eskualde Politika) langileek eta Eusko Jaurlaritzako eta hiru Foru Aldundietako ordezkariek.

Programa Eragileen bitartez, Europar Batasunak, modu antolatuan eta hainbat urteetarako, Europako eskualdeak eta estatu kideak babesten ditu Batasuneko jarduketa-arlo desberdinetan. 2014-2020 Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa Eragilearen kasuan, Batasuneko ekarpena 174,6 milioi eurokoa da, Eusko Jaurlaritza izanik parte-hartze handiena duen Administrazioa, %70a bait dagokio, eta gainerako %30a Foru Aldundien erantzukizunekoa da.  

Urteroko aldizkakotasunarekin, EGEF funtsen Jarraipen Batzordeen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko Programaren exekuzio-aurrerapenaren analisia eta urtean zehar batera finantzatu beharreko gastuen aurreikuspenaren azterketa egitea da. Batzordean parte hartzen dute europar funtsen kudeaketaren ardura duten Europako, Estatuko eta Euskadiko Administrazioek, eta baita funts hauen bitartez batera finantzaturik dauden Euskadiko kudeaketa-organuek ere.

Seigarren Jarraipen Batzorde honetan, programaren exekuzio-aurrerapenaren analisiaz eta ziurtatu beharreko gastuen aurrerapenaz gain, Euskadiko Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren (RIS3) eta VANGUARD Ekimenaren egoera ere aztertu dira. Horrez gain, EGEF funtsen Ebaluazio Komuneko Planaren eta Lurralde Inbertsio Integratu Urdinaren (ITI Azul) aurrerapenaren azalpena ere eman da.

Informazio gehiago:
www.irekia.euskadi.eus