Berriak

Nola mugitzen gara? Zer garraio mota erabiltzen dugu?

IKEIk EITB-rekin kolaboratu du Euskadiko pertsonen eguneroko mugikortasunaren erradiografia aurkezteko.

Emaitzek erakusten dutenez, garraio publikoaren erabilera handiagoa da biztanleria-konurbazioetan -Metroa eta hiriburuetako hiri-autobusak nabarmentzen dira-, eta sarbidea erabakigarria da (geltokietatik gertu egotea, maiztasuna eta bidaiaren denbora); garraio pribatua, berriz, garraio publikoaren konektibitatea txikiagoa denean eta desplazamenduaren arrazoia lana denean nagusitzen da. Halaber, oinezko mugikortasuna nabarmentzen da hurbileko inguruneetan eta aisialdiagatik eta/edo erosketengatik mugitzen garenean.

Bestalde, ibilgailu pribatuen parkea zaharkitua dago, ibilgailu berrien salmentaren dinamismo faltaren eta bigarren eskuko salerosketaren bultzada handiaren ondorioz. Azkenik, Gasteiz eta Donostia nabarmendu behar dira bizikletaz mugitzeko ingurune egoki gisa.

Komunikabideetan agerpenak (2022/10/24):