Berriak
Lehiakortasuna eta garapen-ekonomikoa: nagusiagoak diren pertsonen garrantzia
Gizartearen zaharkitzeak arlo askotan eragiten du, baina gehien nabarmentzen direnak babes-sistemen eta eremu soziosanitarioen jasangarritasuna dira. Halaber, enpresek euren kontratazio erritmoa berreskuratzen duten heinean, berriz ere talentua biltzeko erronka azaleratzen da lehentasunezko kezka moduan, ordezkapenen hazkuntzak ekartzen duen kontratazio berrien beharra dela eta.
Gauza da, zeinen zaharkituak daude gipuzkoar enpresak? eta, egoera honek zer nolako eragina du enpresetan pertsonek duten kudeketa partizipatiboan? IKEI-k zenbait urte daramatza arlo hauetan lanean, bereziki Gipuzkoan eta Foru Aldundiaren laguntzarekin.
55 urte eta gehiagoko pertsonak Gipuzkoako afiliazio osoaren gain (%)
IKEI-k eginiko ikerketatik eratorritako informazioak erakusten du Gipuzkoan afiliatuta dauden (erregimen orokorrean) pertsonen %17ak 55 eta 64 urte bitarte dituela eta, 2013 eta 2017 artean, ratio hau ehuneko bi puntutan handitu dela. Horrez gain, nabarmentzekoa da %14ak 50 eta 54 urte artean dituela.
Zein da zaharkitze nabarmen honek duen eragina? Bost urteren buruan, Gipuzkoako enpleguaren %19ak 55 urte baino gehiago izango ditu eta 45.000 pertsona baino gehiago izango dira.
Gipuzkoan lan egiten duten pertsonen adinari loturiko adierazleak
Argi dago ibilbide profesional zabaleko (35 urte baino gehiago) kolektibo bat izango dela, ezagutza eta esperientzia handikoa, baina baita nekea eta motibazio falta izango duena ere. Hori dela eta, 50 urte eta gehiagoko pertsonen %57a erretiratu egingo litzake –eskaintzen zaion momentuan- egungo eta etorkizuneko diru-sarrerak babestuz. Gainera, hiru langile seniorretatik bik bere lan-baldintzak aldatuko lituzke erretiro-aurreko epealdian eta heren batek bere jardunaldia murriztuko luke.
Erantzun hauek adinaren kudeaketa (bakarra) lan-merkatutik ateratzea (itunak, errelebo-kontratuak, aurre-jubilazioak,…) izan den gizarte-ingurunetik eratortzen dira, zeinak epe laburrean ez duen litekeena ematen, izan ere, beste arrazoi batzuengatik lan-bizitza osorik betetzea gailentzen da, legezko adinera arte.
Pertsona hauek gipuzkoar enpresetan lan egiten dute, izan ere, enpresen heren batek- autoenplegua eta tamaina txikiko enpresak kenduz- %20 baino handiagoa den senior pertsonen ratio dute.
Nola egiten zaio aurre adinaren kudeaketari? Hasteko, badirudi gaur egun diagnostikoa falta dela (zenbat pertsona, zein lanpostutan, nola eragiten duen, zer nolako birjarpen beharra dagoen…), urtero gertatzen diren irteera-egoerak sortu ahala konpontzea baino. Soilik hiru enpresetatik batek dauka egoera hori planifikatzen duen protokolo espezifiko bat. Enpresa aurreratuetan eta partizipatiboetan “adin” kolektibo baten pisua eta bere agerikotasuna hartu beharko litzake kontuan: gaur egun, nekez ikus daiteke adinaren kudeaketaren presentzia lan-osasuna, formakuntza, birgaitzeko beharrak, ibilbide profesionalaren kudeaketa edo kapitaleko partaidetza (nola aurre egin irteerei edo sarrerak sustatu?) bezalako arloetan. Alderdi guzti hauek zuzenean eragiten dute proiektu enpresarialaren lehiakortasunean, zuzeneko eragina baitute motibazioan, inplikazioan eta eguneroko jardueran, eta hortaz, eragina handiagoa da pertsonak gako diren enpresa-ereduetan.
IKEI-k landuriko jarduera-lerro honek – Gipuzkoako Foru Aldundia. Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Sailaren laguntzarekin- Gipuzkoako enpresen errealitatearen zuzeneko ezagutza oinarri bat eratzea ahalbidetu du eta elkarlanerako eremu bat sortu du pertsonen partaidetzara bideraturiko neurrien diagnostikoan eta ezarpenean, proiektu enpresarial bakoitzera hobekien egokitzen den kudeaketa sistema sortzeko helburuarekin.
-
Iparragirre Itxura Berria: IKEIk merkataritza biziberritzeko programa bat bultzatu du Urretxun, merkataritza proiektu bereziekin
Udalak sustatutako proiektuaren helburu nagusia Iparragirre kalea eta bere ingurua biziberritzeko merkataritza jarduera bereziak bultzatzea da. Horretarako, herriko merkatari eta ekintzaileekin lanean ari da duela hilabete...
Irakurri gehiago >
-
Lanarekin lotutako arazo muskulueskeletikoak: prebalentzia, kostuak eta demografia EBn
IKEIk, EU-OSHArekin (Bizitza eta Lan Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioa) lankidetzan jardun du "Work-related musculoskeletal disorders: prevalence, costs and demographics in the EU" txostena egiten. Txosten honetan,...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk bere lehen Berdintasun-Plana diseinatu du
Enpresa barruan aukera-berdintasunaren sustapenean aurrera egiteko asmoz, IKEIk, 2019an iada, berdintasun-plana egiteko eta ezartzeko konpromisoa hartu zuen.
Irakurri gehiago >
-
IKEI M&A: 2019ko ekitaldian kudeatutako eragiketen balantzea
Gure azken News M&A delakoan iragarri genuen bezala, ziurgabetasun eta tentsio geopolitikoak merkatuen martxa baldintzatu dute, eta, ondorioz, enpresen erabakiak, bat-egiteek eta eskuratzeek hazkunde-erritmoari eutsi zioten...
Irakurri gehiago >
-
Hasi da “Eibarko PYME Plana”ren bigarren edizioa. Bertan IKEI-k Eibarko 15 enpresa industrialei laguntza eskainiko die.
Udalerriko industria-sarea indartzeko eta lanpostu berriak sortu ahal izateko, Eibarko Udaleko Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailak “Eibarko II. PYME Plana” jarri du abian. Plan horri esker, 50 langile baino gutxiago...
Irakurri gehiago >
-
Plan Estrategiko berriaren norabidea finkatzeko, Bilboko Udal Etxebizitza erakundearen barne-hausnarketa
Bilboko Udal Etxebizitzak erakundea hausnarketa estrategiko prozesu bat garatzen ari da IKEIren laguntza teknikoarekin, 2020-23 Plan Estrategikoaren ekintza-ildo nagusiak zehazteko.
Irakurri gehiago >
-
M&A NEWS: 2019 ekitaldiko balantzea (eragiketak eta sektoreko zenbakiak)
Espainiako fusio eta eskuratzeen merkatua 2019an 1.610 eragiketa itxiekin amaitu egin da. Honen arabera, 2018ko urtearekin alderatuta (1.541 eragiketa itxi) hazkunde txiki bat nabaritzen da. Hala ere, azpimarratu behar da, 2019....
Irakurri gehiago >
-
Nola egin aurre zahartzen ari diren plantillak kudeatzeko erronkari?
Gipuzkoako 33 enpresak gogoeta egin dute erakundeetan pertsonak kudeatzeko, adinaren faktoreak duen eraginaren inguruan. IKEIk eta ADEGIko gizarte-berrikuntzako foroak kudeatzen duten tailer honek, gero eta ugariagoa den...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk EHUren aintzatespena jaso du, Dual Prestakuntzako Programan emandako laguntzagatik
Joan den Abenduaren 13an, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen VII. Promozioaren graduazio ekitaldia izan zen. Guztira 168 ikasleek jaso...
Irakurri gehiago >
-
Lan-osasuna genero-ikuspegiari dagokionez
IKEI, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearentzat, azterlan bat burutzen ari da, genero-faktoreak ze eragin dituzten laneko arriskuen aurrean eta hauetatik ondorioztatutako kalteen aurrean hartutako jarrera...
Irakurri gehiago >
-
AEGA-k, jardunaldi aitzindaria antolatu du sektoreko adituekin higikortasun iraunkorraren inguruan eta honen inpaktua automobil salmentan eta salmenta ostean
Lehen mailako aditu talde bat, hala nola Kerman Osoro (CIE Automative), Miguel Aguilar (ASEPA), José Barreiro (Repsol), Kepa Mendikute (Solaris Bus Ibérica) eta Jose Antonio Leon (Grupo PSA), Orona Fundazioan elkartu zen,...
Irakurri gehiago >
-
Eibarko 15 industria-enpresak hartu dute parte lehiakortasuna hobetzeko “Pymeen Plana”-ren lehen edizioan
Eibarko Udalak antolatutako programari esker, 20 langilerainoko enpresa horiek IKEIk emandako laguntza espezializatua jaso dute, lehiakortasuna hobetzeko plana zehaztu eta burutzeko.
Irakurri gehiago >
-
Eibarko Udalak jardunaldi profesionala antolatu du Errebalgo Merkatuaren etorkizuna kontrastatzeko sektoreko eragileekin
Urriaren 7an, Eibarko merkatuaren etorkizunari buruzko eztabaida irekia izan zen Udaletxeko Bilkura Aretoan. Alberto Albistegui alkateordearen presentziarekin, eta publiko ugariren aurrean, IKEIk eztabaida profesional bat...
Irakurri gehiago >
-
UPV/EHU-ren adierazle-sistema gizarteari kontuak emateko
Berriki, txosten honen 2019ko edizioa aurkeztu zen, eta bertan Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak Unibertsitate publikoaren helburu sozialen betetze-maila neurtzen du urtero bezala, 2008 urteaz geroztik.
Irakurri gehiago >
-
Donostian Smart Cityaren garapenari laguntzeko enpresa sektoreko eraginaren azterketa
Donostia Sustapenak funtsezkoa deritzo tokiko testuinguru ekonomikoari eta haren bilakaerari buruzko ezagutza izatea, batez ere, hiriarentzat estrategikotzat jotzen diren sektoreetan, hala nola Smart sektorea. IKEI Donostiako...
Irakurri gehiago >
-
Mexiko: aukeren herri bateko argiak eta itzalak
Mexiko betidanik izan da euskal enpresentzat herrialde erakargarria. Hauetako askok denbora daramate beren produktuak eta zerbitzuak bertan saltzen, eta beste batzuek jauzia ematea erabaki zuten, inbertituz eta beren negozio...
Irakurri gehiago >
-
LGTBI pertsonen eskubideen urratzea identifikatzeko diagnosia
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak, LGTBI kolektiboko kide diren pertsonek pairatzen dituzten eskubideen urraketen diagnosia egiteko laguntza eskatu dio IKEIri. Diagnosi honen azken helburua arlo horretan...
Irakurri gehiago >
-
ETEen garapenerako-zentroak (SBDC – Small Business Development Centers)
IKEIko ordezkari batzuk San Antoniora (Texas) joan dira, SBDC (Small Business Development Centers) programaren xehetasunak bertatik bertara eta sakonki ezagutzeko asmoz. Programa hau Estatu Batuetako enpresa txiki eta ertainei...
Irakurri gehiago >
-
M&A NEWS: 2019ko bigarren lauhilekoaren azterketa (eragiketak eta multiplo sektorialak)
2019. urteko bigarren lauhilekoan, Espainiako fusio eta eskuratzeen merkatuaren jarduerak, eragiketa itxien kopuruan hazkundea erregistratu du lehen lauhilekoarekin alderatuz (588 eragiketa bigarren lauhilekoan).
Irakurri gehiago >
-
Euskal etxebizitza-politiken ebaluaketa, kontuak hobetzeko eta kontuak emateko giltzarria
IKEI Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzarekin lankidetzan arituko da etxebizitza-politiken ebaluazioan. Etengabeko ebaluaziotik abiatuta, gizarteari kontuak emateko sistema publikoa lortzen da, baita...
Irakurri gehiago >
-
Enpresa-lankidetzarako formulak eta beren legezko instrumentazioa bazkideen arteko hitzarmenen bidez
Pasa den uztailaren 12an Bilbao As Fabrik-ek jardunaldi bat antolatu zuen "Nola formalizatu lankidetza harremanak: kontratuak eta bazkideen itunak" izenpean.
Irakurri gehiago >
-
IKEI, Kanaria uharteetako 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen kanpoko ebaluatzailea
Programa Eragile horren eta 2019an galdatutako Errendimendu Esparruaren helburu eta emaitzen bitarteko ebaluazioa burutu du. Gainera, joan den ekainaren 3an ospatutako Jarraipen Batzordean parte hartu zuen.
Irakurri gehiago >
-
HAUEK DIRA IKEI PHOTO CONTEST-EKO BIGARREN EDIZIOAREN IRABAZLEAK
Lehiakeko hainbat hilabeteren ostean eta mundo osoko 900 parte-hartzaileek bidalitako 2.600 baino argazki gehiago jaso ostean, gizarte eta enpresako argazkien nazioarteko lehiaketa honen bigarren edizioak baditu irabazleak.
Irakurri gehiago >
-
IKEI laguntzaile teknikoa Gipuzkoako Turismo Mahaian
Turismo Mahaia parte hartzeko organu aholku-emailea da. Bertan, turismo-sektorean inplikatutako eragile eta eragileen multzoak biltzen dira. IKEIren lana, proposamenak egitera, bileretan laguntzera eta parte-hartze aktiboa...
Irakurri gehiago >