Berriak

Donostiako Diagnostiko Estrategikoa aurkeztu da

Donostiako Gizarte Kontseiluak 2030 Plan Estrategikoaren inguruan eztabaidatu du saio monografiko batean. Bilkuran, Plan Estrategikorako Lan Batzordeak “Diagnostiko Estrategikoa” aurkeztu zuen, azken hilabeteetan IKEIren laguntza teknikoarekin garatu dena. Bertaratutako pertsonen arteko tailer-dinamika oinarri izan zen, Gizarte Kontseiluak hiriaren Estrategian egindako ekarpenak kontrastatu eta jasotzeko.

Gizarte Kontseiluak 2019. urteko lehen bilera ospatu zuen, 2020/2030 Plan Estrategikoa hizpide izan zelarik. Hiriaren estrategiari buruzko saio monografiko batean, Donostiako organo aholku-emaile gorenak, “Diagnostiko Estrategikoaren” inguruan eztabaidatu zuen. Diagnostiko hau IKEI laguntza teknikoarekin garatu zen, azken hilabeteetan Plan Estrategikorako Lan Batzordeak izandako bileretatik abiatuta, eta Estrategia Bulegoak “E2030DSS Diagnostiko Estrategikoaren” eta “Joeren Azterketaren” atariko proposamena aurkeztu zuen. Bi dokumentu hauek 2030 estrategiaren oinarri dira, eta horien inguruan egin den hausnarketarekin eta AMIA azterketaren alderapenarekin batera, diagnostiko orokorra osatzen dute. 

Informazio gehiagorako: http://www.donostiafutura.com/eu/berriak/gizarte-kontseilua-bilera-monografikoa