Berriak

IKEIren lankidetzarekin diseinatu diren Bilboko Etxebizitzaren Plan Zuzentzailea eta Bilboko Udal Etxebizitzak-en Plan Estrategikoa aurkeztu dira

Bi estrategia horien helburua Bilboko pertsonen etxebizitza duinaren eskaera asetzea da, alokairu sozialaren eta hiri-berroneratzearen bidez, izaera sozial eta urbanistikoko udal-politikekin lankidetzan. Udalerriko baliabideen kudeaketa eraginkorra eta efizientea egin nahi da, jada eraikita dagoen parkean esku hartuz, hiri-berroneratzea eta birgaitzea sustatuz irisgarritasun eta efizientzia energetikoko irizpideekin eta etxebizitza hutsen erabilera bultzatuz.

Bai Etxebizitzaren Plan Zuzentzailea bai Udal Etxebizitzen Plan Estrategikoa IKEIren laguntza teknikoarekin eta eragile publiko eta pribatuen parte-hartzearekin definitu dira, erakunde sektorialen, elkarte sozialen eta, oro har, herritarren inplikazio zuzenarekin, lan-tailerren eta elkarrizketa pertsonalen bidez. 

Bi plan hauek dagoeneko eraikita dagoen parkean jartzen dute arreta, bai eta auzoen hiri-berroneratzean ere, gizarte-kohesioko elementu gisa, eta etxebizitzaren eremua gainditzen dute, irismen handiagoko esku-hartzeekin, bai ingurune fisikoan eta eraikinetan, bai auzoen biziberritze sozial eta ekonomikoan. 

Bi plan hauetako jarduerak Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Planean ezarritako jarraibideekin bat etorriz garatuko dira.