Berriak

Oarsoaldeak 24 milioi euro jaso ditu, IKEIren laguntza teknikoarekin, eskualdean trakzio-proiektuak garatzeko

IKEI Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Oarsoaldea eskualdeko udalekin batera aritu da berpizte sozioekonomikorako Eskualdeko Plan Estrategikoa egiten. Plan horren bidez, 24 milioi euro lortu dira lehentasunezko proiektuak garatzeko.

Proiektu horiek hautatzeko abiapuntua Eskualdeko Agentziak sustatu zuen Oarsoaldeko 2018-2025 Plan Estrategikoa izan zen, eta honetarako ere IKEIk bere laguntza teknikoa eskaini zuen.

Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri, Oarsoaldea eta Aiaraldeko eremu ahuletarako Eusko Jaurlaritzak ezarritako jarraibide metodologiko komunak aplikatuz, IKEIk proiektu traktoreak identifikatu eta kontrastatu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta inplikatutako udalerriekin. 

Prozesu honen ondorioz, Eusko Jaurlaritzak, BERPIZTU programaren barruan, eskualde ahuletan edo lehentasunezko jarduketa-eremuetan inbertituko dituen 180 milioi euroetatik, 24 milioi Oarsoaldera bideratuko dira.

Laburpen-txostena (erderaz) esteka honen bidez eskura daiteke: Plan Relanzamiento de Comarcas Desfavorecidas. Zonas de Actuación Preferente (ZAP) “Impulso de Proyectos Tractores”