Berriak

Eusko Jaurlaritzak Euskadi Next 2021-2026 programa onartu du

Gobernu Kontseiluak, 2020/12/29an, euskal programaren lehen bertsioa onartu zuen. Programa honek, 8 eremu estrategikotan (osagaiak) 188 inbertsio jasotzen ditu. Horien artean, nabarmentzekoak dira Euskadiko Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko 16 Proiektu Estrategikoak –EEBEPE/PERTE- 5.702,6 milioi euroko funtsa jasotzea aurreikusten dutenak. Zenbateko honek, euskal administrazioen aurrekontu propioek eta inbertsio pribatuak emandakoari gehituta, 13.135 milioi euro aktibatuko lituzke Euskadin datozen 5 urteetan.

Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiekin eta hiru euskal hiriburuetako udalekin koordinatuta, programa hau Espainiako Gobernuari helaraziko dio, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planean (PRTR) sar dezan. Plan hori Europara bidaliko du Next Generation EU funtsak eskuratzeko, zehazki, Berreskuratze eta Erresilentzia Mekanismotik (MRR) datozenak.

Programa horrez gain, enpresek eta beste erakunde pribatu batzuek administrazioen aurrekontuetan jasotako funts horiek eskuratu ahal izango dituzte, lizitazio publikoen eta diru-laguntzen programen deialdien bidez. Beraz, garrantzi handiko arloa da datozen hilabete eta urteetarako. IKEI hainbat erakunderekin lankidetzan ari da dagoeneko, interesa duten eragile publiko eta pribatu mota desberdinei egokitutako zerbitzuen eskaintza garatuz. KEI dagoeneko lankidetzan ari da hainbat erakunderekin eta zein eragile publiko edo pribatuei egokitutako zerbitzu-eskaintza bat garatzen ari da.

Informazio gehiago: www.euskadi.eus