Berriak

Laura Gallok Gipuzkoako adineko pertsonen hauskortasunari buruz egindako artikulua

Zerbitzuan aldizkariaren 72. zenbakiak, Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak argitaratutako gizarte-ongizateko zerbitzuen eta politiken azterketan espezializatutako aldizkaria, Laura Gallok (IKEI) eta Bakarne Etxeberriak (Hurkoa Fundazioa) Gipuzkoako adineko pertsonen hauskortasunari buruz egindako artikulua argitaratzen du.

Artikulu honetan, Gipuzkoan bakarrik bizi diren adineko pertsonen kalteberatasunaren prebalentziari buruzko azterketaren emaitza nagusiak aurkezten dira. Azterketa hori Adinberriren estrategiaren baitan egin da. Ikerketari esker, hauskortasun-egoeretan eragina duten zazpi faktore identifikatu ahal izan dira eta, aldi berean, bakarrik bizi diren adinekoen arrisku-egoerak edo gizarte-kalteberatasuna zehatzago aztertu ahal izan da. Emaitzek adinekoen kalteberatasun- eta bakardade-egoeretara gerturatzeko aukera baliatu da eta, halaber, hauskortasun-egoeren ezaugarriak identifikatzeko aukera eman; horrela, aztertutako errealitatearen beharrizan instrumentalei, sozialei eta komunitarioei erantzuteko aukerak nabarmentzen dira.

Artikulua irakurri