Berriak
Lehiakortasuna eta garapen-ekonomikoa: nagusiagoak diren pertsonen garrantzia
Gizartearen zaharkitzeak arlo askotan eragiten du, baina gehien nabarmentzen direnak babes-sistemen eta eremu soziosanitarioen jasangarritasuna dira. Halaber, enpresek euren kontratazio erritmoa berreskuratzen duten heinean, berriz ere talentua biltzeko erronka azaleratzen da lehentasunezko kezka moduan, ordezkapenen hazkuntzak ekartzen duen kontratazio berrien beharra dela eta.
Gauza da, zeinen zaharkituak daude gipuzkoar enpresak? eta, egoera honek zer nolako eragina du enpresetan pertsonek duten kudeketa partizipatiboan? IKEI-k zenbait urte daramatza arlo hauetan lanean, bereziki Gipuzkoan eta Foru Aldundiaren laguntzarekin.
55 urte eta gehiagoko pertsonak Gipuzkoako afiliazio osoaren gain (%)
IKEI-k eginiko ikerketatik eratorritako informazioak erakusten du Gipuzkoan afiliatuta dauden (erregimen orokorrean) pertsonen %17ak 55 eta 64 urte bitarte dituela eta, 2013 eta 2017 artean, ratio hau ehuneko bi puntutan handitu dela. Horrez gain, nabarmentzekoa da %14ak 50 eta 54 urte artean dituela.
Zein da zaharkitze nabarmen honek duen eragina? Bost urteren buruan, Gipuzkoako enpleguaren %19ak 55 urte baino gehiago izango ditu eta 45.000 pertsona baino gehiago izango dira.
Gipuzkoan lan egiten duten pertsonen adinari loturiko adierazleak
Argi dago ibilbide profesional zabaleko (35 urte baino gehiago) kolektibo bat izango dela, ezagutza eta esperientzia handikoa, baina baita nekea eta motibazio falta izango duena ere. Hori dela eta, 50 urte eta gehiagoko pertsonen %57a erretiratu egingo litzake –eskaintzen zaion momentuan- egungo eta etorkizuneko diru-sarrerak babestuz. Gainera, hiru langile seniorretatik bik bere lan-baldintzak aldatuko lituzke erretiro-aurreko epealdian eta heren batek bere jardunaldia murriztuko luke.
Erantzun hauek adinaren kudeaketa (bakarra) lan-merkatutik ateratzea (itunak, errelebo-kontratuak, aurre-jubilazioak,…) izan den gizarte-ingurunetik eratortzen dira, zeinak epe laburrean ez duen litekeena ematen, izan ere, beste arrazoi batzuengatik lan-bizitza osorik betetzea gailentzen da, legezko adinera arte.
Pertsona hauek gipuzkoar enpresetan lan egiten dute, izan ere, enpresen heren batek- autoenplegua eta tamaina txikiko enpresak kenduz- %20 baino handiagoa den senior pertsonen ratio dute.
Nola egiten zaio aurre adinaren kudeaketari? Hasteko, badirudi gaur egun diagnostikoa falta dela (zenbat pertsona, zein lanpostutan, nola eragiten duen, zer nolako birjarpen beharra dagoen…), urtero gertatzen diren irteera-egoerak sortu ahala konpontzea baino. Soilik hiru enpresetatik batek dauka egoera hori planifikatzen duen protokolo espezifiko bat. Enpresa aurreratuetan eta partizipatiboetan “adin” kolektibo baten pisua eta bere agerikotasuna hartu beharko litzake kontuan: gaur egun, nekez ikus daiteke adinaren kudeaketaren presentzia lan-osasuna, formakuntza, birgaitzeko beharrak, ibilbide profesionalaren kudeaketa edo kapitaleko partaidetza (nola aurre egin irteerei edo sarrerak sustatu?) bezalako arloetan. Alderdi guzti hauek zuzenean eragiten dute proiektu enpresarialaren lehiakortasunean, zuzeneko eragina baitute motibazioan, inplikazioan eta eguneroko jardueran, eta hortaz, eragina handiagoa da pertsonak gako diren enpresa-ereduetan.
IKEI-k landuriko jarduera-lerro honek – Gipuzkoako Foru Aldundia. Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Sailaren laguntzarekin- Gipuzkoako enpresen errealitatearen zuzeneko ezagutza oinarri bat eratzea ahalbidetu du eta elkarlanerako eremu bat sortu du pertsonen partaidetzara bideraturiko neurrien diagnostikoan eta ezarpenean, proiektu enpresarial bakoitzera hobekien egokitzen den kudeaketa sistema sortzeko helburuarekin.
-
Konfinamendu-garaietako telelanari buruzko Europako azterketa
IKEI lankidetzan ari da Europako Batzordeko Joint Research Centrerekin, Covid-19ren osasun-larrialdiaren ondoriozko konfinamendu-neurriek telelanean duten eraginari buruzko azterlan kualitatibo batean.
Irakurri gehiago >
-
Bizkaia Aurrera!: Bizkaiko ekonomia suspertzeko laguntzak
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak BIZKAIA AURRERA! abian jarriko duela iragarri berri du. Urgentziazko Plan honen helburua da lurraldea suspertzea, pertsonen, enpresen eta sektoreen eskura neurri ekonomiko sorta...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina eta merkataritza: eguneroko jarduera udalerrietan
Covid-19ak Euskadin izaten ari den eragin ekonomiko eta sozialaren inguruan IKEIk egiten ari den azterketari jarraipena emanez, ohar honek merkataritzaren adierazle nagusien bilakaerari buruz argitaratu berri den informazioa...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina eta enplegua: apirila edo dagoeneko hemen dagoen eszenatokia
Covid-19ak Euskadin izaten ari den eragin ekonomikoaren inguruan IKEIk egiten ari den azterketari jarraipena emanez, ohar honek enpleguaren adierazle nagusien bilakaerari buruz argitaratu berri den informazioa jasotzen du.
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina eta turismoa; hotel-jardueraren geldiaraztea
IKEIk covid-19ak Euskadin izango duen eragin ekonomikoaren inguruan egiten ari den azterketaren eta hausnarketaren esparruan, oraingo honetan turismo-jardueran izango duen eragina aztertuko da, jarduera ekonomiko gisa eta...
Irakurri gehiago >
-
BIDERATU COVID-19 PROGRAMA; aurrerakin itzulgarriak
IKEIn adi gaude administrazio desberdinek egunez egun adosten eta bultzatzen dituzten aparteko laguntza-neurriei, zuzendaritza-aholkularitzaren arloan dugun esperientziarekin batera, enpresen eskura jartzeko eta behar diren...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina eta enplegua (2); dagoeneko kuantifika daitekeen galera
IKEItik egiten ari garen covid-19ak Euskadiko ekonomikoan izango duen eraginaren azterketaren markoan, martxoan jada gertatu den enplegu-galerari buruzko informazioa aurkeztuko dugu, eta apirilean gerta daitekeen enplegu...
Irakurri gehiago >
-
"Enpresa-Kudeatzaileentzako gida praktikoa", IKEIk egina enpresei Covid-19ak izango duen eragin ekonomikoa eta finantzarioa murrizten laguntzeko
COVID-19aren ondorioz sortutako egoerak gogor eragiten du gure eguneroko bizitzan eta baita hainbat sektoretako konpainia ugarien enpresa-jardueran ere.
Irakurri gehiago >
-
IKEI Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearekin lankidetzan dihardu “Covid-19ren ondoriozko krisiaren inpaktu finantzarioa arintzeko eta gainditzeko jarduketak” WEBINARrean
Enpresaritza jardueraren eta hortik sortutako diru-sarreren moteltze edo eteteak epe labur eta ertainerako neurri batzuk lehenbailehen hartzea dakar, kutxaren tentsioei aurre egiteko eta enpresaritza proiektuaren...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina eta pertsonei arreta emateko baliabideak: hausnarketarako
Covid-19 krisiak hainbat eremutan izan duen eraginaren azterketarekin jarraituz, eta euskal ekonomian (1) eta enpleguan (2) eragin duen astinduari buruz hausnartu ondoren, oraingoan funtsezko beste alderdi bati helduko diogu:...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19ren eragina eta enplegua: eskuragarri dauden lehen datuen azterketa
IKEIk azken egunetan egin duen covid-19ak Euskadin izandako eragin ekonomikoaren inguruko azterketari jarraipena emanez, errealitate sozioekonomikoaren dimentsio sentikorrenetako bat aztertzen jarraitzen dugu, krisi honek...
Irakurri gehiago >
-
IKEI Covid-19ren aurrean
Une zail hauetan, gure bezeroei gure elkartasuna eta lankidetza eskaini nahi diegu, gure zerbitzuekin jarraitzeko konpromisoaren bidez gauzatuta.
Irakurri gehiago >
-
IKEI Covid-19ren aurrean eta euskal ekonomian eragina
Martxoak zartada garrantzitsua ekarri du bai euskal gizartearen eta, oro har, munduaren martxan, gure agertokian covid-19 pandemia agertu zenetik, eta horren ondorioz, alarma-egoera aplikatu zenetik, hilaren 15ean.
Irakurri gehiago >
-
Hauek dira IKEI Photo Contest 3. edizioko irabazleak
Hirugarren edizio honetan, munduko txoko guztietako ia mila parte-hartzaileren 2.700 argazki baino gehiago jaso dira. Hauek aparteko sentsibilitatea eta ikuspegia erakutsi dute, guztizko esperientzia bisuala bilakatuz.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk omnikanaleko erosketa-ohiturei buruzko azterlana aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzaren "Omnikanalitatea: merkataritzarako eta kontsumorako erronkak" jardunaldian
Martxoaren 11ean Bilbon egindako Jardunaldia, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak antolatu zuten. Ekitaldia, Sonia Pérez Ezquerrak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko...
Irakurri gehiago >
-
Iparragirre Itxura Berria: IKEIk merkataritza biziberritzeko programa bat bultzatu du Urretxun, merkataritza proiektu bereziekin
Udalak sustatutako proiektuaren helburu nagusia Iparragirre kalea eta bere ingurua biziberritzeko merkataritza jarduera bereziak bultzatzea da. Horretarako, herriko merkatari eta ekintzaileekin lanean ari da duela hilabete...
Irakurri gehiago >
-
Lanarekin lotutako arazo muskulueskeletikoak: prebalentzia, kostuak eta demografia EBn
IKEIk, EU-OSHArekin (Bizitza eta Lan Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioa) lankidetzan jardun du "Work-related musculoskeletal disorders: prevalence, costs and demographics in the EU" txostena egiten. Txosten honetan,...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk bere lehen Berdintasun-Plana diseinatu du
Enpresa barruan aukera-berdintasunaren sustapenean aurrera egiteko asmoz, IKEIk, 2019an iada, berdintasun-plana egiteko eta ezartzeko konpromisoa hartu zuen.
Irakurri gehiago >
-
IKEI M&A: 2019ko ekitaldian kudeatutako eragiketen balantzea
Gure azken News M&A delakoan iragarri genuen bezala, ziurgabetasun eta tentsio geopolitikoak merkatuen martxa baldintzatu dute, eta, ondorioz, enpresen erabakiak, bat-egiteek eta eskuratzeek hazkunde-erritmoari eutsi zioten...
Irakurri gehiago >
-
Hasi da “Eibarko PYME Plana”ren bigarren edizioa. Bertan IKEI-k Eibarko 15 enpresa industrialei laguntza eskainiko die.
Udalerriko industria-sarea indartzeko eta lanpostu berriak sortu ahal izateko, Eibarko Udaleko Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailak “Eibarko II. PYME Plana” jarri du abian. Plan horri esker, 50 langile baino gutxiago...
Irakurri gehiago >
-
Plan Estrategiko berriaren norabidea finkatzeko, Bilboko Udal Etxebizitza erakundearen barne-hausnarketa
Bilboko Udal Etxebizitzak erakundea hausnarketa estrategiko prozesu bat garatzen ari da IKEIren laguntza teknikoarekin, 2020-23 Plan Estrategikoaren ekintza-ildo nagusiak zehazteko.
Irakurri gehiago >
-
M&A NEWS: 2019 ekitaldiko balantzea (eragiketak eta sektoreko zenbakiak)
Espainiako fusio eta eskuratzeen merkatua 2019an 1.610 eragiketa itxiekin amaitu egin da. Honen arabera, 2018ko urtearekin alderatuta (1.541 eragiketa itxi) hazkunde txiki bat nabaritzen da. Hala ere, azpimarratu behar da, 2019....
Irakurri gehiago >
-
Nola egin aurre zahartzen ari diren plantillak kudeatzeko erronkari?
Gipuzkoako 33 enpresak gogoeta egin dute erakundeetan pertsonak kudeatzeko, adinaren faktoreak duen eraginaren inguruan. IKEIk eta ADEGIko gizarte-berrikuntzako foroak kudeatzen duten tailer honek, gero eta ugariagoa den...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk EHUren aintzatespena jaso du, Dual Prestakuntzako Programan emandako laguntzagatik
Joan den Abenduaren 13an, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen VII. Promozioaren graduazio ekitaldia izan zen. Guztira 168 ikasleek jaso...
Irakurri gehiago >