Berriak

IKEIk La Linea de la Concepcion-eko Merkatu Zentrala birmoldatzeko egiten ari den bideragarritasun-azterketari hasiera eman zaio

Proiektuaren helburua La Lineako merkatua merkataritza-ekipamendu berri bihurtzeko oinarriak diseinatzea da, hirigunean duen merkataritza-protagonismoa berreskuratzeko.

Duela egun batzuk, IKEIko proiektuaren arduraduna La Lineara joan zen udalerriko alkatearekin eta hainbat sailetako (Hirigintza, Plangintza Estrategikoa, Merkatua, Diru-laguntzak, Herritarren Partaidetza) zinegotzi arduradunekin biltzeko. Bidaia baliagarria izan zen, besteak beste, eraikina alkatearekin eta zinegotziekin bisitatzeko eta merkatuaren ezaugarriak ezagutzeko, bai eta bertako ordezkariekin harremanetan jartzeko ere, bideragarritasun-azterketari begira.

Bestalde, La Lineako Udalak parte-hartze prozesu bati ekin dio, merkatua birgaitzeko proiektuan merkatuko merkatari elkartearen aukera txertatzeko, bai eta inguruko merkatariena, auzo-elkarteena eta herritarren partaidetzarako tokiko kontseiluarena ere.

Txikizkako merkataritza oso aldaketa garrantzitsua jasaten ari da gaur egun, Covid-19ren pandemiak bizkortu egin duena. Udal-inbertsio garrantzitsu honi esker (3 milioi eurotik gorakoa), merkatua eszenatoki berri horretara egokitu ahal izango da, bere ezaugarri nagusiei eutsiz, hala nola La Linearen bereizgarrietako bat eta herritarren erosketa-lekuetako bat izatea.

IKEIk txikizkako merkatuen garapenean duen esperientzia luzea ekarriko du planteatutako helburua lortzeko.