Berriak

LGTBI pertsonen eskubideen urratzea identifikatzeko diagnosia

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak, LGTBI kolektiboko kide diren pertsonek pairatzen dituzten eskubideen urraketen diagnosia egiteko laguntza eskatu dio IKEIri. Diagnosi honen azken helburua arlo horretan gomendioak eta hobekuntzak ematea da.

Diagnosi-azterketak, EAEko LGTBI kolektiboko pertsonek jasaten dituzten eskubideen urraketa nagusiak zein diren identifikatu ahal izango ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan LGTBI kolektiboak pairatzen duen eskubide urraketa nagusien diagnostiko kualitatiboa egin nahi da, etorkizuneko jarduerak orientatzeko, diagnostiko kuantitatiboak eta estrategiak diseinatzeko, eskubide horiek erabiltzeko oztopoak ezabatzeko. 

Hasi berria den eta apirilean amaituko den ikerketa honek, hiru lan-ildo nagusi ditu. Lehenengoa LGTBI pertsonen eskubideei buruzko legeria eta araudia identifikatu eta aztertzea da, eta, era berean, legedi berriagoak eta aurreratuagoak dituzten beste eskualde batzuekin alderatzea. Bigarren lan-ildoak eskubide horien urraketa nagusiak modu kualitatiboan identifikatu nahi ditu, tartean diren agente nagusien begiradaren bidez, eta hirugarrenak, aurreko lanaren ondorio gisa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailaren jarduera arlo honetan bideratzea izango du helburu.