Berriak
Bat-egiteak eta Eskuratzeak (M&A): 2022ko bigarren lauhilekoaren balantzea
Espainian M&Aren jarduera indartu egin da 2022ko bigarren lauhilekoaren itxierarekin, eta horrek erakusten du, urteko lehen 4 hilabeteekin alderatuta, dinamismo handiagoa dagoela transakzio itxien kopuruari eta mobilizatutako inbertsio-bolumenari dagokienez.
Lehen lauhilekoan transakzio itxien kopurua murriztu egin zen 2021eko ekitaldi errekorraren aldean, baina 2022ko bigarren lauhilekoan dinamismoa hazi egin da: 1.102 eragiketa itxi dira eta inbertsio-balio agregatua 61.312M€-ra iritsi da (balio ezagunekin egindako eragiketen arabera).
Hala, gehikuntza izan da bai burututako transakzioen kopuruan (+%22,7), bai batez besteko inbertsio-bolumenean (+%139,1, balio ezagunak dituzten eragiketen arabera), urteko lehen lauhilekoarekin alderatuta.
Hazkunde horiek agerian uzten dute, egungo merkatu globalean dauden ziurgabetasunak gorabehera, Espainiako merkatu transakzionala historikoki maila altuetan mantentzen dela: 2022ko bigarren lauhileko honetako jarduera aurreko ekitaldiko aldi berarekin alderatzen badugu, itxitako eragiketen kopuruak apur bat gora egin duela ikusten da (+%3,2), baita inbertsioaren batez besteko balioaren gaineko %46,3ko igoera ere (balio ezagunak dituzten eragiketen arabera).
Sektorekako transakzioei dagokienez, azken urteetako joerari jarraituz, 2022ko bigarren lauhileko honetan enpresa-zerbitzuei, IKTei eta higiezin-jarduerei lotutako jarduerek izan dute mugimendurik handiena, hiru sektoreen artean itxitako transakzioen %43,0 bilduta (%17,6, %14,6 eta %10,8, hurrenez hurren).
Azpimarratzekoa da, eragiketa kopuruari dagokionez, hazkundea izan dela sektoreen bigarren lauhilekoan, hala nola, “Eraikuntza” (+34 eragiketa), “Handizkako merkataritza” (+16 eragiketa), “Erretaila”, “Osasun-jarduerak eta gizarte-zerbitzuak”, eta “Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza” (+11 eragiketa bakoitza).
Prezioaren ikuspegitik, batez besteko multiploa egonkortu egin da 2022ko bigarren lauhilekoan, urteko lehen 4 hilabeteetan ikusitakoarekin alderatuta. Horrela, x8,50eko EV/EBITDA lortu da (2022ko lehen lauhilekoan, aldiz, x8,46 izan zen).
Hala ere, “Erauzketa-industriak” eta “Produktu kimikoak, petrolioa, kautxua eta plastikoa” bezalako sektoreek multiplo handienak ordaindu dituzte (14,2xEBITDA eta 13,7xEBITDA, hurrenez hurren).
IKEI M&A news-a helaraztea nahi izango bazenu, non enpresak erosteko eta saltzeko eragiketa korporatiboen xehetasunak eskaintzen ditugun, jarduera sektore nagusienetan erabilitako balorazio-multiploei inguruko informazioa barne, mesedez jakinarazi iezaguzu ondorengo inprimakiaren bitartez (harpidetzeko esteka).
-
2020ko M&A balantzea eta 2021eko aurreikuspenak
Aurreikus zitekeen bezala, 2020. urteko ekitaldia guztiz ohiz kanpokoa izan da enpresen bat-egiteei eta erosketei dagokienez. Espainiako eragiketa korporatiboak ez dira SARS-CoV-2ak eragindako krisi ekonomiko globalaren...
Irakurri gehiago >
-
Etxebizitzaren euskal politika egoera ekonomiko eta sozial berrian
EKONOMIAZ aldizkariaren azken aleak, bere 35. urteurrenean, Euskadiko Atzeraldi Handiaren arrastoa, haren inpaktua eta erronka nagusiak aztertzen ditu. Bertan, Mamen Garzo, Laura Gallo eta Antonio Corralek artikulu bat argitaratu...
Irakurri gehiago >
-
Next Generation funts europarrak: trantsizio ekologikoa eta digitala
José Miguel Perezek, IKEIko bazkideak, Diario Vasco-n idatzitako artikulua, pandemiaren eraginaren ondoren Europaren susperraldi ekonomikoari laguntzeko EBk onartutako ohiz kanpoko neurriei buruzkoa, bereziki Next Generation UE...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk bat egiten du genero-indarkeriaren aurkako borrokarekin, "Frena dezagun kurba" leloarekin
IKEIko Berdintasun Batzordeak sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du genero-indarkeriaren arloan, eta gizarte-gaitz horri buruz hausnartzeko deia egin du, "Frena dezagun kurba" leloarekin.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk Euskaraldiarekin bat egin du eta euskararen erabilera sustatzeko bi arigune sortu ditu
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean Euskaraldia martxan izango da Euskal Herrian. IKEIk Euskaraldiaren alde egingo du berriro, enpresa barruko hizkuntza-ohiturei arreta berezia eskainiz eta euskarari gero eta leku...
Irakurri gehiago >
-
Laura Gallok Gipuzkoako adineko pertsonen hauskortasunari buruz egindako artikulua
Zerbitzuan aldizkariaren 72. zenbakiak, Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak argitaratutako gizarte-ongizateko zerbitzuen eta politiken azterketan espezializatutako aldizkaria, Laura Gallok (IKEI) eta...
Irakurri gehiago >
-
EHUko Gizarte Kontseiluak gizarteari kontuak emateko adierazleen sistemaren 2020ko edizioa aurkeztu du
IKEIren lankidetzarekin egindako txostenak unibertsitate-errealitatearen panoramika eskaintzen du, EHUren jardueraren adierazleen eta emaitzen hautaketa oinarri hartuta, eta egungo egoera eta bilakaera aztertuz, Estatuko beste...
Irakurri gehiago >
-
Gipuzkoako Foru Aldundiaren hiru diru-laguntza lerro ebaluatzeko IKEIren aholkularitza eta idazkaritza teknikoa
Kirola, Ingurumena eta Ekonomia Sustapena arloei dagozkien hiru diru-laguntza lerro aztertzea eta ebaluatzea helburu duen proiektu batean parte hartzen ari da IKEI. Azterketa honen helburua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk bere lehenengo Berdintasun Plana garatu eta aurkeztu die langileei
Berdintasun-diagnostikoaren prozesua amaitu ondoren, enpresaren eta hura osatzen duten emakumeen eta gizonen errealitateari buruzko informazioa biltzeko asmoz, IKEIk bere lehen Berdintasun Plana garatu du. Plan hori 7 ardatz...
Irakurri gehiago >
-
IKEI, Bretxako merkatariak Arrandegi eraikin berrian birkokatzeko laguntzaile teknikoa
Espazioak banatzeko proiektu arkitektonikoa joan den abenduan onartu zen. Baina eragileen eta erakundeen artean obra konplexu bati modu bakar eta funtzionalean ekiteko modua adosteko beharrak eta haren finantzaketa ziurtatzeak,...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk Igarle Taldea aholkatu du “Datajuice” dokumentu-truke digitala bultzatzeko sozietate berria eratzeko prozesuan, Ediversa Taldearekin batera
IKEIk Igarle Taldearen finantza- eta lege-aholkulari gisa jardun du, Kataluniako eDiversa Taldearekin batera “DataJuice Software S.L.” sozietatea eratzeko. Donostian du egoitza, eta dokumentuen truke elektronikoa eta segurua...
Irakurri gehiago >
-
IKEIk La Linea de la Concepcion-eko Merkatu Zentrala birmoldatzeko egiten ari den bideragarritasun-azterketari hasiera eman zaio
Proiektuaren helburua La Lineako merkatua merkataritza-ekipamendu berri bihurtzeko oinarriak diseinatzea da, hirigunean duen merkataritza-protagonismoa berreskuratzeko.
Irakurri gehiago >
-
IKEIk Erdialdeko Amerikako eta Dominikar Errepublikako SBDCS zentroen jardueren ebaluazioa egin du
Proiektuaren helburua izan da lau herrialde horietan SBDC eredua finkatzea eta sendotzea, bai eta Erdialdeko Amerikako Eskualde Sarea eta Dominikar Errepublikako Zentroen Sarea indartzea ere.
Irakurri gehiago >
-
Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak ekimen aitzindari bat bultzatu du unibertsitate-lankidetzan
AECTek (Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak) bultzatutako proiektuaren erronka hiru lurralde-eremuetako unibertsitateen arteko lehen lankidetza-estrategia lantzea da. Horretarako, IKEIren laguntza izango du,...
Irakurri gehiago >
-
INNOBIDEAK Programarako (SPRI Taldea) deialdi irekiera
SPRI Taldeak iragarri berri du “INNOBIDEAK” Programa abian jarriko dela. Programa horren bidez, euskal enpresen lehiakortasunari eusteko premia larriari erantzuna eman nahi zaio, egungo egoera ekonomikoaren erronkei aurre egiten...
Irakurri gehiago >
-
Krisia gainditzea eta enpresa berriz martxan jartzea
Hainbat astez pandemiaren osasun-kontrolean murgilduta egon ondoren, Administrazioak ezohiko neurriak aktibatu ondoren (lanekoak, finantzakoak, fiskalak, merkataritzakoak...) eta enpresetan talka-jarduera jakin batzuk ezarri...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina etxebizitzaren merkatuan
IKEIk berriki egindako Covid-19ak Euskadin izango duen eragin ekonomikoaren azterketarekin jarraituz, ohar hau 2020rako eta 2021erako hazkunde ekonomikoaren eta enpleguaren aurreikuspenarekin hasten da, egoera aldaketa honek...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina, enplegua eta ikastearen garrantzia
Covid-19ak Euskadin izaten ari duen eragin ekonomikoaren inguruan IKEI egiten ari den analisiari jarraipena emanez, oraingo honetan pertsonen prestakuntza-profilak eta langabezia aztertuko ditugu, helduen bizitza osoko...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina, enpresa-ehuna eta jarduera berritzailearen garrantzia
Covid-19ak Euskadin izaten ari den eragin ekonomikoaren inguruan IKEIk egiten ari den azterketari jarraipena emanez, ohar honek krisi honek euskal enpresa ehunean duen eraginaren inguruko informazioa jasotzen du.
Irakurri gehiago >
-
Mailakatze progresiboa,... eta orain zer?
Aurrea hartzea, espiritu analitikoa eta epe luzerako ikuspegia (ziurgabetasun handiko egoeran), kudeatzaile orok hartu behar dituen funtsezko jarrera bihurtu dira, Covid krisiak sortutako ondorioei aurre egiteko. Era berean,...
Irakurri gehiago >
-
Konfinamendu-garaietako telelanari buruzko Europako azterketa
IKEI lankidetzan ari da Europako Batzordeko Joint Research Centrerekin, Covid-19ren osasun-larrialdiaren ondoriozko konfinamendu-neurriek telelanean duten eraginari buruzko azterlan kualitatibo batean.
Irakurri gehiago >
-
Bizkaia Aurrera!: Bizkaiko ekonomia suspertzeko laguntzak
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak BIZKAIA AURRERA! abian jarriko duela iragarri berri du. Urgentziazko Plan honen helburua da lurraldea suspertzea, pertsonen, enpresen eta sektoreen eskura neurri ekonomiko sorta...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina eta merkataritza: eguneroko jarduera udalerrietan
Covid-19ak Euskadin izaten ari den eragin ekonomiko eta sozialaren inguruan IKEIk egiten ari den azterketari jarraipena emanez, ohar honek merkataritzaren adierazle nagusien bilakaerari buruz argitaratu berri den informazioa...
Irakurri gehiago >
-
Covid-19aren eragina eta enplegua: apirila edo dagoeneko hemen dagoen eszenatokia
Covid-19ak Euskadin izaten ari den eragin ekonomikoaren inguruan IKEIk egiten ari den azterketari jarraipena emanez, ohar honek enpleguaren adierazle nagusien bilakaerari buruz argitaratu berri den informazioa jasotzen du.
Irakurri gehiago >